Elikadura-joerak nola eboluzionatzen diren eta zein erabaki estrategiko aurreikusi
Deskargatu
EATrends 2025–2027 txostenaren ondoren, elikaduraren ingurunea eraldatzen jarraitzen du. 2026ko Update-ak ez ditu joera berriak identifikatzen; lehendik zeuden joeren bilakaera aztertzen du eta datorren urterako sortzen diren ondorio estrategikoak identifikatzen ditu.
2026an gerta daitekeenaren inguruko irakurketa arrazoitua eskaintzen du, egungo dinamikek bere horretan jarraituz gero.
Epe labur eta ertainera erabakiak hartzeko ikuspegi argi eta aplikagarria.
2026ko Update honek hauek aztertzen ditu: identifikatutako joeren bilakaera; sendotzen ari diren seinaleak; indarra galtzen ari diren ildoak; merkatu-heldutasuneko aldaketak eta balio-katean duen eragina.
Ez da aurreikuspen bat. Ziurgabetasun estrategikoa murrizteko tresna da, honako hauetan oinarritua: aurrerapen zientifiko-teknologikoak; merkatu-berrikuntza; finantzaketa eta inbertsio-dinamikak; eta araudi- eta sektore-aldaketak.
Berrikuntza-erabakiak lehenesteko, kokapen estrategikoa doitzek, sortzen ari diren arriskuak identifikatzeko eta 2026an eragin handiagoa izateko probabilitatea duten aukerak detektatzeko.
EATrends ekimenaren bidez, AZTIk elikadura-ingurunearen konplexutasuna gako erabilgarri bihurtzen du, aurreikusi, lehenetsi eta erabaki ahal izateko.
2026ko Updateak misio horretan sakontzen du: joeren mapa zabaltzea baino gehiago, benetan azkartzen ari diren dinamikak eta indarra galtzen ari direnak ulertzea.
Elikadura-sektoreko berrikuntza-arduradunei, markei, agentziei, erakundeei eta enpresei; merkatua aurreikusi, estrategia indartu eta eraldatzen ari den ingurune batera egokitu nahi dutenei.
Sektoreak: 4.0 Teknologia, Berrikuntzaren kudeaketa, Elikadura eta Osasuna, Elikagaien sektorea, Osagaien industria
Ikerketa lerroak: Ekonomia zirkularra, Elikadura-jasangarritasuna eta ekoefizientzia, Elikagai eta teknologia berriak, Elikagaien kalitatea eta segurtasuna, Kontsumoaren portaera eta joerak, Nutrizio eta osasun pertsonalizatua, One health
Ikerketa-azpilerroak: Elikadura-kontsumoko joerak eta ereduak identifikatzea