Ikerketa-azpilerroa

Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean

Itsas ingurunea denbora errealean behatzeko, monitorizatzeko eta aztertzeko azpiegitura eta teknologia aurreratuak erabiltzen ditugu, segurtasunerako, ingurumen-kudeaketarako eta itsas sektorearen garapenerako bereizmen handiko datuak eskainiz.

Irtenbideak

Kostaldeko eta ozeanoko behaketa-azpiegituren sare bat kudeatzen dugu (HF radarrak, buiak, gliderrak, kostaldeko bideometria-sistemak, sateliteak), eta horrek denbora errealean datuak eskaintzen ditu arrantza, akuikultura, portuak, larrialdiak eta itsas energiaren sektoreentzat.

Informazio hori EuskOOS edo KostaSystem bezalako plataformetan integratzen dugu, erabiltzaile eta administrazioentzat eskuragarri dauden sistemen bidez, eta elkarlanean aritzen gara Euskalmet, Copernicus eta SASEMAR bezalako erakundeekin.

Gaitasun horri esker, klima-aldaketara egokitzapena, portu-segurtasuna, prozesuen digitalizazioa eta baliabideen kudeaketa jasangarria bezalako erronka nagusiei erantzuten diegu.

Behaketa ozeano-meteorologikoko sarea eta larrialdi-sistema Kostaldeko bideometria HF-radarra eta teledetekzioa Ibilgailu autonomoak eta teknologia berriak

Behaketa ozeano-meteorologikoko sarea eta larrialdi-sistema

Kostaldeko bideometria

HF-radarra eta teledetekzioa

Ibilgailu autonomoak eta teknologia berriak

Gure zerbitzuak

Itsas ingurunea denbora errealean behatu eta monitorizatzeko irtenbide aurreratuak, sare ozeanografikoak, bideometria, teledetekzioa eta ibilgailu autonomoak integratzen dituztenak, kostaldeko segurtasuna,itsasertzaren kudeaketa eta ekosistemen jarraipena hobetzeko.

Ikusi zerbitzuak

Gure produktuak

Kostaldeko zaintzarako, jarraipen ozeanografikorako eta denbora errealeko ingurumen-monitorizaziorako AZTIk garatutako sistemak eta plataformak, behatokietan, bideometrian, HF radarrean, teledetekzioan eta teknologia autonomoetan oinarrituak.

Ikusi produktuak
Itsas behaketako ikerketarako azpiegitura

Itsas behaketako ikerketarako azpiegitura

Kostaldea Behatzeko azpiegitura eta ekipamendu zientifiko-teknologikoa (EuskOOS-RI)

Gehiago irakurri
Itsas Sistema Autonomoak (MAS)

Itsas Sistema Autonomoak (MAS)

Pasaia Ocean Autonomy-tik (POA), AZTIk tripulaziorik gabeko ibilgailuen flota bat erailtzen du –gliderrak, Itsasdrone eta Ranger–, iristen zailak diren eremuak urrunetik esploratzeko eta ingurumena monitorizatzeko diseinatuak. Sistema horiek ur azalean zein ur zutabean, kostalde zein ozeano inguruneetan, efizientzia eta autonomia handiz lan egiteko aukera ematen dute, eta itsas behaketarako gaitasuna handitzen dute.

Gehiago irakurri
Itsasontzi eta ontzi ozeanografikoak

Itsasontzi eta ontzi ozeanografikoak

AZTIk flota propioa eta kolaboratiboa du, ikerketa ozeanografikoa eta arrantza babesten dituena, bere baliabideak enpresa espezializatuen eta erakunde publikoen laguntzarekin konbinatuz. Gaitasun horrek itsaso zabalean zein kostaldean kanpaina zientifikoak teknika eta segurtasun maila handiz egitea bermatzen du.

Gehiago irakurri
Portuko azpiegitura

Portuko azpiegitura

AZTIk Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko Herrerako kaian duen azpiegiturak itsasoari buruzko ikerketa lanetarako behar den laguntza teknikoa eskaintzen du.

Gehiago irakurri
Uren eta sedimentuen ingurumen kalitaterako laborategiak

Uren eta sedimentuen ingurumen kalitaterako laborategiak

Itsasoko eta kostaldeko laginen analisi fisiko-kimiko, mikrobiologiko eta toxikologikoan espezializatutako azpiegiturak.

Gehiago irakurri

Batzorde zientifikoak

EuroGOOS. European Global Ocean Observing System

Julien Mader Zuzendaritza Batzordeko kidea eta HF radarren lantaldeko presidenteordea


Lohitzune Solabarrieta Odriozola HF radarren lantaldeko kidea


Ivan Manso Narvarte Plataforma finkoen lantaldeko kidea


Anna Rubio Compañy Kostari buruzko lantaldeko kidea eta Gliderren lantaldeko kidea


Asier Nieto Ibirriaga Gliderren lantaldeko kidea

Ibi-ROOS. Ireland-Biscay-Iberia Regional Operational Oceanographic System

Anna Rubio Compañy Batzordeko kidea

ILICO. Infrastructure de recherche littorale et côtière

Anna Rubio Compañy Kontseilu Zientifikoko kidea

KOSTARISK. Cross-Border Laboratory for Coastal Risk Research

Julien Mader Kopresidentea


Iñaki de Santiago González AZTIko ordezkari teknikoa

Ocean Prediction DCC

Roland Garnier Batzordeko Kidea

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak

Sektorea: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak

Laguntza urrats bakoitzean

Idatzi zerbitzu honetako aditu-taldeari.

Harremanetan jarri
Cookieak