Zeharkako lerroak

One health

Giza, animalia eta ingurumen-osasuna elkarren artean lotutako sistema gisa lantzen ditugu.

Arriskuak aurreikusteko, osasun publikoa babesteko eta elikadura-segurtasuna indartzeko soluzio zientifikoak eskaintzen ditugu, klima-aldaketaren eta ingurumen-eraldaketaren testuinguruan.

Ikerketa-azpilerroak

Elikadura-segurtasuna eta arrisku emergenteak

Elikagaietan eta haien inguruneetan dauden arrisku mikrobiologiko eta kimikoak detektatu eta kontrolatzeko metodoak garatzen ditugu. Patogenoen, kutsatzaileen eta erresistentzia antimikrobianoen zaintza egiten dugu, pertsonen eta animalien osasuna babestuz.

Ingurumena, klima eta osasuna

Kutsadurak eta klima-aldaketak arrisku sanitarioen agerpenean eta hedapenean duten eragina ikertzen dugu. Kutsatzaile emergenteetatik hasi eta gaixotasunetan edo elikadura-segurtasunean duten zeharkako eraginetaraino aztertzen dugu, prebentziorako eta egokitzapenerako ezagutza emanez.

Teknologia analitikoak eta nutrizio-zehaztasuna

Sentsoreak, omikak, adimen artifiziala eta datuen analisia aplikatzen ditugu arriskuak garaiz identifikatzeko eta behar bakoitzera egokitutako nutrizio-estrategiak garatzeko. Horri esker, elikadura osasungarriagoa, pertsonalizatuagoa eta seguruagoa lortzen da, One Health ikuspegi integralaren barruan.

Cookieak