Elikagaien balio-kate osoan zehar segurtasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea bermatzeko irtenbideak garatu eta transferitzen ditugu, arriskuak murriztuz, eskakizun arautzaileak betez eta lehiakortasuna hobetuz.
Prevenimos y reducimos los riesgos en alimentos mediante soluciones innovadoras, que incluyen el biocontrol de patógenos y bacterias no deseadas, la detección rápida de compuestos químicos y microorganismos, así como estudios de caducidad y vida útil.
Elikagaien indusstriari laguntzen diogu bere produktuen segurtasuna, autentikotasuna eta trazabilitatea bermatzen. Elikagaien, lehengaien eta prozesuen autentikotasuna eta trazabilitatea egiaztatzeko ADNn oinarritutako metodoak garatzen ditugu, eta, horrez gain, sentsorika aurreratua aplikatzen dugu kalitatea eta trazabilitatea etengabe monitorizatzeko.
Industria-prozesuen segurtasuna eta jasangarritasuna bermatzeko lan egiten dugu, arriskuen kontrolaren eta elikagaien osotasuna ziurtatzearen bidez. Produktuen konformitatea bermatzetik abiatuta, autentikotasuna, kalitatea eta elikagaien segurtasuna ziurtatzeko metodo azkarrak garatzen ditugu, bai kimikoak, bai mikrobiologikoak edo genetikoak; eta, aldi berean, elikagaien segurtasuna bermatzeko teknologiak aplikatzen ditugu, hala nola presio hidrostatiko altuak edo fagoen teknologia. Kontsumitzailearen konfiantza indartzen duten eta enpresei eskakizun zorrotzenak betetzen laguntzen dieten tresnak eskaintzen ditugu. Gure konpromisoa sektorea laguntzea da elikagai seguruagoak, fidagarriagoak eta jasangarriagoak ekoizteko bidean.
Kontaktatu