Lan eskaintzak

Profesional berrien bila gabiltza, erronka berriei aurre egiteko prest, bezeroekin harremana eraikitzeko eta diziplina anitzeko lan-taldeak osatzeko gai direnak. Gure erronkekin bat egiten baduzu, AZTI zure etorkizunerako apustu sendoa da. Zure zain gaude!

Zer nolako profila bilatzen dugu normalean?

Eta gure une honetako eskaintzetako bat ere zure profil profesionalera egokitzen ez bada, hemen igo dezakezu zure CVa. Aintzat hartuko dugu aurrerantzean sor daitezkeen lan-aukera berrietarako.

Digitalizazioa eta automatizazioa

Elikadura-katean eraginkortasuna, trazabilitatea eta jasangarritasuna hobetzeko teknologia digitalak (IoT, sistema adimentsuak…) integratzen adituak.

Ozeanografia eta itsas zientziak

Itsas ekosistemak aztertzen dituzten ikertzaileak, ingurumen-inpaktuak ebaluatzen eta baliabideen kontserbazio eta erabilera jasangarrirako irtenbideak garatzen dituztenak.

Bioteknologia eta biokimika

Elikadura, osasuna eta jasangarritasuna helburu, prozesu biologikoen berrikuntzan aritzen diren profilak.

Elikagaien teknologia

Elikadura-segurtasunean, kalitatean eta berrikuntzan espezialistak, produktu eta prozesu jasangarri berrien ikuspegiarekin.

Industria- eta prozesu-ingeniaritza

Ekoizpen-prozesuak optimizatzen dituzten profesionalak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna irizpide hartuta.

Zibersegurtasuna eta sistema digitalak

Datu-babesean eta ikerketarako zein industria digitalerako ingurune seguruak garatzen adituak.

Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra

Ingurumen-inpaktua murrizteko estrategiak diseinatzen dituzten profilak, bioekonomia bultzatzeko eta balio-kate osoan trazabilitatea bermatzeko.

Cookieak