AZTIk konpromiso sendoa du ikerketa eta garapenarekin (I+G) eta berrikuntza teknologikoarekin, elementu bereizgarri gisa. Ildo horretan, AZTIk I+G+b Kudeaketa Sistema bat ezartzeko eta mantentzeko borondatea hartzen du, UNE 166002 arauarekin bat etorriz, kudeaketa-sistema etengabe hobetzeko eta erreferentziazko arauak zein aplikagarriak diren gainerako baldintzak betetzeko. Konbikzio horrekin, AZTIk jarduera hauek Zuzendaritzak ezarritako I+G+b Politikaren arabera garatzen ditu, honako oinarri hauetan oinarrituta:
- Berrikuntza izaera estrategikoko aldagai bat da, eta AZTIk garatzen dituen prozesu eta jarduera guztiei eragiten die. Berrikuntza baliabideen eta eskuragarri dauden ezagutzen kudeaketa gero eta eraginkorrago batera bideratzen da, aldi berean teknologiarik egokienak modu eraginkorrean txertatzen direla bermatuz, Patronoei, bezeroei eta langileei onurak eta abantaila lehiakorrak eskainiz.
- AZTIk berrikuntza prozesu ireki gisa ulertzen du, teknologia-eragile den erakundea baita, eta, horrenbestez, berrikuntza-prozesuan hornitzaileak, bazkideak, bezeroak eta lankideak (hala nola unibertsitateak, beste zentro teknologiko batzuk, ekipamendu-fabrikatzaileak eta ezagutzagatik, esperientziagatik edo gaitasun berritzaileagatik garrantzitsuak diren pertsonak) inplikatzeko bokazioa du.
- Etorkizunera begirako berrikuntza: gizartearen behar eta joeretan pentsatzea arazoei aurrea hartzeko. Gure jarduera-sektoreetan ezagutza tekniko-zientifikoa aurreratzea, ezagutzen dena berriro asmatu gabe; teknologia eta sektore emergenteak eta negozio-aukerak identifikatzea. Lehentasunak NBEk Garapen Jasangarri eta Osasungarriaren Helburuen esparruan definitutako jarduera-eremuan fokalizatzen ditu.
- Enpresa-ikuspegia duen berrikuntza, ezagutza prozesu, produktu eta zerbitzu berritzaile bihurtzeko, bezeroentzat asegarriak eta errentagarriak izan daitezen, baita guretzat ere.
- Ezagutza-arloetan espezializatzea: espezializazioan sakonduz soilik aurrera egin ahal izango dugu ezagutzan eta merkatuan hazten jarraitu, bezeroei eskaintzen diegun balioa zuzenean lotuta baitago gure espezializazio-mailarekin.
Berrikuntza Politikaren jardun-printzipio nagusiak
Berrikuntza Politika honako jardun-printzipio hauetan oinarritzen da:
- “Kultura berritzailea” sustatzea, erakunde osoa zeharkatuko duena, ideien sorkuntza eta langileek egindako jardun berritzaileak bultzatu eta saritzen dituzten lan-ingurune motibatzaileak garatuz, arriskua onartuz eta ekarpen sortzaileak aitortuz.
- Berrikuntza prestakuntza-eduki guztietan integratzea, sormenerako gaitasunak garatzeko ikastaro eta programa espezifikoen bidez.
- Berrikuntzaren kudeaketa-prozesu bat ezartzea, AZTIn Plan Teknologikoa definitzeko aukera emango duena, eta inbertsio-lehentasunak, pertsonen gaitasun metetan prestakuntza eta aliantza teknologiko eta komertzialak zehazteko tresna eragilea izango dena.
- Zaintza eta prospektiba teknologikoko sistema bat sustatzea, AZTIrentzat aukerak eta erronkak identifikatzeko eta prozesu edo zerbitzuetan berrikuntza-beharrak detektatzeko, merkatuaren aldaketa teknologikoei aurrea hartzeko.
- Lankidetza eta aliantzak bultzatzea interesdun guztiekin (ez soilik interes-taldeekin), AZTIren berrikuntza-gaitasuna biderkatzea ahalbidetuko duten loturen eta foroen bidez.
- Sortutako ezagutza barnean zabaltzea, jarduera bakoitzean aplikagarriak diren jardunbide egokiak ezagutu daitezen, prozesu guztietan eraginkortasuna eta efikazia bilatuz.
- Berrikuntza-prozesuaren emaitzak babestea, jabetza intelektuala eta industriala modu egoki eta etikoan kudeatuz.
- Berrikuntza-jarduera hedatzea, gizarteari eskuratutako ezagutzaren zati bat itzultzea eta jarduera intelektual propioaren beharrezko erreserba bateragarri eginez.
Ezagutza oinarrizko zutabea da I+G+b bidez balioa sortzeko, eta, beraz, estrategikoa da. Horregatik, ezagutza hori benetan eta eraginkortasunez aprobetxatzeko ekimenak, prozedurak eta tresnak ezartzen dira. Azken helburua erakundean dagoen ezagutza zabaltzea eta partekatzea da, etengabeko ikaskuntza eta trukea sustatuz, ezagutzaren erabilera egokiaren bidez eraginkortasun operatiboa handitzeko, betiere AZTIren interesen alde jardunez. Horretarako, Zuzendaritzak honako ekintza hauek ezartzen ditu:
- AZTIn eta bertako pertsonengan dagoen ezagutza identifikatzea, haren balioa aitortu eta balioa sortzeko tresna funtsezko gisa garatzea.
- Pertsona eta arlo guztietako ezagutzak integratzea, ikaskuntza jarraituan eta berrikuntzan oinarritutako balio-sorkuntzara bideratutako «erakunde adimendun» bat egituratzeko baldintza objektiboak sortuz.
- Ezagutzaren kudeaketa (sorkuntza, atzematea eta zabalkundea) AZTIren estrategiak markatutako gaitasun eta eskakizunekin lerrokatzea, Plan Teknologikoan eta Plan Estrategikoan jasotzen den bezala.
- Dagoen ezagutza ahalik eta gehien partekatzea, hori garatzeko beharrezko baliabideak eskainiz, barne-prestakuntzaren bidez zabaltzea ahalbidetuz eta modu eraginkorrean erabiltzea sustatuz. Bereziki azpimarratuko da antolakuntza-loturen (sareak) sorrera eta hobekuntza, baita taldeen kohesioa ere.
- Kapital intelektuala modu koherente eta iraunkorrean ebaluatzea, egindako ekimenen eraginkortasuna baloratzeko.
I+G+b Politika hau AZTIko kide guztiek ezagutzen eta bereganatzen dute, eta publikoarentzat ere eskuragarri dago kontsultarako. Halaber, etengabeko hobekuntza-prozesu baten bidez eguneratzen da, beharrezkotzat jotzen denean.
Rogelio Pozo
ZUZENDARI NAGUSIA
AZTI