
Gure erakundea webgunearen bidez, sare profesionaletan edo sektoreko erreferentzien bidez ezagutzen duzu. Ikerketa aplikatuan erreferente den zentro teknologiko bat garela deskubritzen duzu, eta horrek AZTIri buruz gehiago jakiteko eta gure proiektuek gizartean benetako eragina nola sortzen duten ikusteko interesa pizten dizu.
Itsas eta elikadura-ikerketako gure arloak aztertzen dituzu, jasangarritasunera, baliabideen kudeaketa eraginkorrera eta elikadura-segurtasunera bideratutako proiektu berritzaileak ezagutuz. Sakontzen duzun heinean, punta-puntako ingurune zientifiko eta teknologiko batean zure ibilbidea nola garatu zenezakeen ikusten duzu.
Hurrengo pausoa ematen duzu eta zure CVa igotzen duzu, eskaintza zehatz baterako edo webguneko hautagaitzen atal orokorraren bidez.
Pertsonen arlotik zure profila aztertzen dugu eta zurekin harremanetan jartzen gara hurrengo pausoak zehazteko.
Telefono bidezko elkarrizketa egiten dugu AZTIri eta eskaintzari buruz gehiago kontatzeko, eta zure ibilbidea zein lan-aukerarekiko interesa hobeto ezagutzeko.
Bi aldeetan interesa badago, bigarren elkarrizketa antolatzen dugu talde teknikoarekin, arloko proiektuak azaltzeko eta alderdi teknikoetan zein gaitasun espezifikoetan sakontzeko.
Finalisten artean bazaude, AZTIko baldintzen berri emango dizugu eta, egokitzen bazaizu, erabakia hartu aurretik informazio osagarria eskatuko dizugu (erreferentziak, hizkuntza-probak…).
Xehetasun guztiekin eskaintza luzatzen dizugu. Onartzen baduzu, onboarding-prozesua abiarazten dugu zure etorrera erraza eta arina izan dadin, eta taldera azkar egokitu zaitezen.