
AZTIn, jakin-mina, konpromisoa, aniztasuna eta eraldatze-bokazioa ditugu. Zientziak, berrikuntzak eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko gogoak bultzatzen gaitu. Diziplina desberdinetatik gatozen arren, jarrera bera partekatzen dugu: kolaboratiboa, zorrotza eta eragin positibora bideratua.
Pertsona guztiok gure etorkizunean funtsezko zeregina dugu eta erantzukizuna partekatzen dugu.
Bikaintasun zientifikoak zentzua baino ez du hartzen guztiontzat eskuragarria eta positiboa den eragina sortzen badu.
Pertsona bakoitza garrantzitsua delako, eta talde-lanak, lankidetzak eta aniztasunak indartsuago eta sortzaileago egiten gaituztelako.
Elkarrekin berrituz soilik —AZTIren barruan zein harago— erronkak aukera bihur ditzakegulako.
Hemen pertsona bakoitza garrantzitsua da. 280 profesional baino gehiagok etengabe eboluzionatzen duen komunitatea osatzen dugu; bertan, haztea, ezagutza partekatzea eta erronka berriak hartzea egunerokoaren parte dira. Etengabeko garapena eta ikaskuntza dira gure zutabeak: talentuaren aldeko apustua egiten dugu, zaindu egiten dugu, lagundu egiten dugu eta hazi egiten dugu.
Ikertzailea bazara eta zure lanak benetako eragina izango duen, zure jakin-mina kontuan hartuko duen eta zure hazkundea sustatuko duen ingurune baten bila bazabiltza, AZTI da zure lekua.
Egin bat gure taldearekin, eta izan eraldatzeko ikertzen duen komunitate bateko kide.
Bai lehen urratsak ematen ari bazara, bai dagoeneko ibilbide sendoa baduzu ere, AZTIn ikasteko, berritzeko eta bezeroen zein gizartearen benetako erronkekin konektatzeko espazio bat aurkituko duzu.
Ahmad Kamal
Arrantza-sektoreari aplikatutako adimen artifizialeko ikertzailea
Nerea Burguera
Elikagaien Kalitate, Segurtasun eta Identitate arloko doktoregaia
Sara Arranz
Elikadura eta Osasuneko ikertzaile seniorra
Gorka Merino
Arrantza-kudeaketa jasangarriko ikertzaile nagusia (TUNIDOAK)
AZTIn ez duzu zientzian bakarrik lan egiten: bizi egiten duzu, aplikatu egiten duzu, eraldatu egiten duzu. Gure jarduera ingurune paregabeetan garatzen da, eta, horri esker, gure taldeek hurbiletik bizi dezakete haien lanaren benetako eragina. Ozeanografia-ontzietako kanpainetatik hasi eta elikagaien instalazio pilotuetako saiakuntzetaraino, hemen ikerketa eremura, itsasora, laborategira… eta etorkizunera eramaten da.
Berrikusi indarrean dauden eskaintzak eta bidali zure hautagaitza
Lan-eskaintzak ikusiZure profila aurkitzen ez baduzu, bidali zure CVa etorkizuneko lan-eskaintzetarako.
Zure CVa bidaliIkaslea edo trebakuntzan dagoen ikertzailea al zara?
Programak ikusi