Gure jarduera zientifiko eta teknologikoak xede argi eta neurgarria du:
Arrastoa uzten duen ikerketa egiten dugu: eragin sozial, ingurumeneko eta ekonomikoa duen zientzia.
Gure ametsa gizarte osasungarri, jasangarri eta osokoa eraikitzen laguntzea da.
Naturarekin orekan bizi eta gozatzen duen gizartea.
Etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatzen duten eragin handiko zientzia eta teknologiak dituen gizartea.
Gure misioa da ezagutza sortu eta transmititzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko erronkari aurre egiteko prest dauden erakundeekin batera proiektu eraldatzaileak garatuz.
Ikerketak aberastasuna, aurrerapena eta ongizatea sortzea nahi dugu, pertsonen bizi-kalitatea eta enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetuz.
2030erako Europako itsas eta elikaduraren agertokiko funtsezko aktore bihurtuko gara, eta zientzia eta ikerketa sendoetan oinarritutako abangoardiako eta balio erantsiko produktu eta teknologiak eskainiko ditugu.
Elkarlaneko berrikuntzak eta berrikuntza eraldatzaileak, balioa sortzeak, errespetuak, aniztasunak, gardentasunak, konpromisoak, eraginkortasunak eta jakin-minak bideratzen dute gure kultura.
AZTIn ez dugu soilik ikertzen: kultura zientifikoa sortzen dugu.
Zientzia urrunago irits dadin, hobeto komunikatu dadin eta gizartean eragin positiboa izan dezan lan egiten duen komunitatea gara.
Zientzia ireki, etiko eta parte-hartzaile baten alde egiten dugu, benetako aldaketa sortzeko gai dena.
Egin bat AZTIrekin eta lagundu etorkizun jasangarri, osasungarri eta osokoagoa eraikitzen.