AZTIn egunero lan egiten dugu ikerketak pertsonengan eta planetan benetako eragina izan dezan.
Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) gidatzen dute gure konpromisoa eta gure erabaki guztiak: proiektuak definitzetik hasi eta baliabideak kudeatzeko modura, enpresekin lankidetzan aritzera edo gizartearekin ezagutza partekatzera arte.
Zientzia da mundu bidezkoago, osasungarriago eta jasangarriago bat eraikitzeko dugun tresnarik indartsuena.
17 GJHak gure garaiko erronkei aurre egiteko mundu mailako ibilbide-orria dira: pobrezia, klima-aldaketa, desberdinkeriak, biodibertsitatearen galera edo elikagaien segurtasuna.
AZTIn helburu horiek gure estrategia korporatibo eta zientifikoan txertatzen ditugu, eta bereziki bostetan jartzen dugu arreta, horietan sortzen baitugu eragin handiena.
