AZTIn ezagutza irtenbide bihurtzen dugu, pertsonen bizi-kalitatea eta planetaren jasangarritasuna hobetzeko, gaur eta etorkizunean ere. Nazioarteko erreferentziazko zentro zientifiko eta teknologikoa gara, itsas ingurunean eta elikaduran espezializatua. Duela 40 urte baino gehiagoz, eragina duen zientzia garatzen dugu, bikaintasuna, etika eta berrikuntza uztartuz, gizarte osasuntsu, jasangarri eta osokoa bultzatzeko.

Gure misioa da I+G+b proiektuen bidez ezagutza sortu eta transferitzea, erronka global handiei erantzuna emateko — klima-aldaketa, elikadura-jasangarritasuna, itsas ekosistemen babesa edo pertsonen osasuna —. Hori enpresa-ehunarekin eta erakundeekin lankidetza estuan eginez lortzen dugu, indarrak batuz soilik baita posible halako tamainako erronkei aurre egitea.
Ekimen bakoitzean, eragin handiko irtenbideak bilatzen ditugu, epe laburrean benetako balioa sortu eta etorkizun jasangarri baterako oinarriak ezarri ditzaten.
AZTI fundazio pribatua da, eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea.
+280 zientziarekin eta planetarekin konprometitutako pertsona
Ezagutu gure taldea3 egoitza: Derio, Pasaia eta Sukarrietan
Ezagutu gure egoitzak40 urteko ikerketa-ibilbidea
Ezagutu gure arrakasta-kasuakBasque Research & Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak
Ezagutu AliantzaAZTIn hiru esparru estrategikotan bideratutako ezagutza zientifiko eta teknologikoa garatzen dugu, egungo beharrei zein etorkizuneko erronkei erantzuteko:
Xedea duen zientzia. Eragina duen teknologia
Ikerketak zentzua du ongizate eta garapen bihurtzen denean.
AZTIn grinaz, zorroztasunez eta konpromisoz lan egiten dugu, aniztasuna, aukera-berdintasuna, etengabeko ikaskuntza eta lankidetza-oinarritutako berrikuntza sustatuz.
Kultura zientifiko ireki, kolaboratibo, inklusibo eta parte-hartzaile baten alde egiten dugu; badakigulako hori dela benetan eraldatzaileak diren irtenbideak lortzeko aldaketaren motorra.
+280
lanaldi osoko langileak
69%
57%
1952
Kudeaketa-sistema integrala dugu, nazioarteko estandar zorrotzenen arabera ziurtatua; horrek bermatzen du ekiten dugun jarduera bakoitzean kalitatean, segurtasunean, jasangarritasunean eta etikan jardunbide egokienak aplikatzen ditugula.
Lan egiteko modu zorrotz eta gardena izateak ziurtatzen du gure proiektu zientifiko eta teknologikoek konfiantza eta balioa sortzen dutela, bai gure lankideentzat bai gizartearentzat oro har.

AZTIn zientzia benetako balio bihurtzen dugu gurekin lanean ari diren enpresa eta erakundeentzat.
Sektore askotako erakundeei laguntzen diegu berrikuntza-prozesu osoan zehar: aukerak identifikatzetik hasi eta balidazio teknologikora, eta negozio-eredu jasangarri berrien garapenera arte.
Gure helburua ezagutza hazkunde arduratsu bihurtzea da: industriarentzat eta gizartearentzat balio erantsia sortuz, kalitatezko enplegua sustatuz eta gure bezeroen nazioarteko lehiakortasuna hobetuz.
+200
388
+25 M€
Benetako eragina sarean eraikitzen da. AZTIn erakundeekin, enpresekin, unibertsitateekin, organismo publikoekin eta nazioarteko sareekin elkarlanean aritzen gara, ekonomia jasangarriago, urdinago eta osasungarriago baterako trantsizioa bizkortzeko. Aliantza horiei esker, ezagutza partekatu, irtenbide teknologikoak elkarrekin sortu eta gure proiektuen eragina biderkatu dezakegu.
Nazioarteko plataformetan, Europako sareetan eta foro teknologikoetan dugun parte-hartzeak eragile giltzarri gisa kokatzen gaitu, besteak beste, elikaduran, jasangarritasunean, ekonomia urdinean, berrikuntza digitalean eta bioteknologian. Lankidetza global horien bidez, gure eginkizun eraldatzailea indartzen dugu, eta zientzia bakarrik lortuko genukeena baino harago eramaten dugu.
Lankidetzan aritu, berritu edo gure lana hobeto ezagutu nahi duzu?
AZTIn zientzia urrunago irits dadin lan egiten dugu: pertsona, sektore eta lurralde gehiagorengana, beti xede eta konpromisoarekin.
Zure ideia, zure proiektua edo zure talentua ere aldaketaren parte izan daitezke.