Urtero, mundu osoan, 300.000 zetazeo baino gehiago sareetan nahastu, ito edo ustekabean harrapatzen dira arrantza-arte desberdinetan. Arazo hori saihestea funtsezkoa da arrantza jasangarria bermatzeko; horretarako, ezinbestekoa da irtenbide teknologiko eraginkorrak izatea, espezie babestuen gaineko inpaktua minimizatzeko.
Harrapaketa ez-desiratuak murrizteko estrategietako bat zetazeoak ontzietara eta arrantza-sareetara hurbil ez daitezen eragoztea da. Horretarako, gehien erabiltzen diren sistemak gailu akustikoak dira: maiztasun handiko soinuak igortzen dituzte, zetazeoei sareen presentziaz ohartarazteko eta horiek urruntzeko, harrapaketa arriskua murriztuz.
AZTIk frogatu du gailu akustiko espezifikoen eraginkortasun handia: behar bezala funtzionatzen dutenean, harrapaketa ustekabeen %90 baino gehiago saihestea lortzen dute. Emaitza horiek tresna teknologiko horien potentziala berresten dute, zetazeoen kontserbazioa eta arrantza-jardueraren jasangarritasuna bateragarri egiteko.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Makineria eta tresneria industrialen ekoizleak
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina, Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzarako teknologiak, Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Itsas espezie eta habitatak kontserbatzea eta leheneratzea