Arrakasta-kasua

Kostaldearen kudeaketa seguruago eta jasangarriago baterako ozeanografia-behaketa aurreratua

Erronka

Ozeano-meteorologiako baldintzak oso dinamikoak dira eta aurreikusteko zailak. Haien monitorizazioa funtsezkoa da, zuzenean eragiten baitute jarduera kritikoetan, hala nola arrantzan, nabigazioan, kostaldeko aisialdian edo itsas segurtasunean.

Olatuak, haizeak, korronteak, gazitasuna, tenperatura edo itsas maila denbora errealean neurtzeko gai diren behaketa-sistemak garatzea erronka tekniko eta zientifiko konplexua da. Plataformek etengabe jardun behar dute, datuak jasotzeko teknologia anitz integratu eta informazio bolumen handiak kudeatu; gainera, datu horiek modu fidagarrian transmititu behar dira satelite bidez edo bestelako komunikazio-sistemen bidez. Horrek guztiak tresna elkarreragingarriak, zehatzak eta eskuragarriak eskatzen ditu, bai adituentzat bai herritarrentzat.

Irtenbidea

XX. mendearen amaieratik, Euskalmetek ozeano-meteorologiako behaketa-sare bat garatu du, gaur egun EuskOOSen gauzatzen dena: Euskadiko itsas ingurunea denbora errealean monitorizatzeko sistema operatiboa.

Sistemak azpiegitura ugari integratzen ditu:

Erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta datuen kalitatea zein irisgarritasuna handitzeko helburu bikoitzarekin, AZTIk sistema teknologiko berritua garatu du, honako osagai hauekin:

Emaitzak

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: 4.0 Teknologia, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea

Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Klima Aldaketa, Ozeanografia operazionala

Ikerketa-azpilerroak: Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean, Klima-aldaketara egokitzapena, Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua, Ozeanoaren eta kostaldearen modelizazioa

Cookieak