Mikroalgak alternatiba oso itxaropentsua dira, hondakin-urak bioerremediatzeko, CO₂ harrapatzeko eta elikadurarako, osasunerako eta kosmetikarako balio handiko biokonposatuak sortzeko duten gaitasunagatik.
Hala ere, oraindik lan handia dago egiteko gizartean eta enpresa-ingurunean duten onarpena hobetzeko. Erronka bikoitza da: alde batetik, mikroalgen erabilera berriak garatzea, eta bestetik, Euskadin lankidetzazko ekosistema sendo bat indartzea, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta enpresak bilduko dituena.
ALGAKIN, NEIKERek gidatutako ekimena eta AZTI kide duena, mikroalgen erabilera prozesu jasangarrietan bultzatzeko helburuarekin sortu da.
AZTIk hainbat arlotan egiten du lan eta lankidetza:
Sektoreak: Osagaien industria
Ikerketa lerroak: Bioekonomia, Bioteknologia, Ekonomia zirkularra, Elikadura-jasangarritasuna eta ekoefizientzia
Ikerketa-azpilerroak: Biomasaren aprobetxamendua eta balorizazio biologikoa, Bioteknologia urdina, Elikadura-jasangarritasuna, Elikagaien bioteknologia, Propietate espezifikoak eta osasunerako onurak dituzten osagai berriak, Proteina- eta bioproduktu-iturri berriak