Arrakasta-kasua

Laket arrantzaren digitalizazioa, kudeaketa jasangarriagoa lortzeko

Erronka

Itsas laket arrantza gero eta garrantzi handiagoa duen jarduera da kostaldeko eremuetan, bai gizarte-balioagatik bai balio ekonomikoagatik. Hala ere, haren inpaktu biologikoa eta sozioekonomikoa oraindik ez da behar bezala ezagutzen, eta horrek zaildu egiten du arrantza-kudeaketa jasangarria.

Erronka Euskadin jarduera honi buruzko datuen bilketa eta analisia hobetzea zen, denbora errealean jarraipena ahalbidetuko duten tresna digitalak txertatuz eta arrantza-sektorearen digitalizazio-prozesuan aurrera eginez.

Irtenbidea

AZTIk LAKET garatu zuen, laket arrantzako datuak biltzeko aplikazio digital aitzindaria.

Tresnak aukera ematen du, modu errazean eta edozein gailutatik, bai langile zientifikoek (in situ egindako laginketetan) bai laket arrantzako zaleek beren jarduerari buruzko informazioa erregistratzeko.

Datuak —hala nola harrapatutako espezieak, arrantza-ahalegina, arrantza-eremuak, arrantzaleen profila eta motibazioak— zuzenean AZTIren zerbitzarietara bidaltzen dira, eta han aztertzen dira laket arrantzaren kudeaketa jasangarrirako baliagarria den ezagutza zientifikoa sortzeko.

Emaitzak

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: 4.0 Teknologia, Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Digitalizazioa, Ekonomia urdina

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria

Cookieak