Europar Batasunak eta Espainiak helburu anbiziotsu bat ezarri dute: Estatuko portu guztiak 2030erako elektrifikatzea, itsas garraioaren deskarbonizazioan aurrera egiteko neurri giltzarri gisa. Erronka horrek sare elektriko adimendunak (Smart Grids) hedatzea eskatzen du, noranzko bikoitzean jarduteko gai direnak, ontzien karga ahalbidetzeaz gain, eskari-puntetan sare elektrikora energia injektatzeko aukera emanez. Zailtasuna da energia berriztagarriak integratuko dituzten azpiegiturak garatzea, hornidura egonkorra bermatzea eta portuan erregai fosilen erabilera ahalik eta gehien murriztea.
Testuinguru horretan sortu da KAINDAR, Gipuzkoako bost eragilek garatutako proiektu erakuslea, Pasaiako Portuan baldintza errealetan karga elektrikorako azpiegitura mugikor berri bat diseinatu, instalatu eta ebaluatzeko.
Irtenbideak honako hauek uztartzen ditu:
KAINDAR funtsezko proiektu gisa kokatzen da portuen elektrifikazioa bizkortzeko eta kaia jasangarriago, isilago eta emisiorik gabekoetarako bidean aurrera egiteko.
Sektoreak: Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzarako teknologiak, Itsas ingurunean klima-aldaketa arintzea