Arrakasta-kasua

IV. gamako barazkiak: berrikuntza gehigarririk gabe, zuzenean platerera

Erronka

FRIBASAk eta EROSKIk IV. gamako barazkien produktu-lerro bat garatu nahi zuten, huts-ontziratuta, gehigarri eta kontserbagarririk gabe, gutxienez zazpi eguneko iraungitze-epearekin eta prestatzeko moduan.

Erronka tekniko nagusia barazki-nahasketa desberdinetarako prozesatze-baldintza egokiak definitzea izan zen, izan ere, barazki guztiek ez dute modu berean erantzuten mozketa, garbiketa, lehorketa edo ontziratzeari. Helburua azken produktuaren kalitatea eta segurtasuna bermatzea zen, gehigarri kimikoetara jo gabe.

Irtenbidea

AZTIk bi enpresak lagundu ditu produktu-lerro berri honen garapen osoan.

Laborategi-eskalan zein industria-eskalan probak egin ziren, barazki-konbinazio eta mozketa-formatu desberdinak aztertu ziren, eta prozesuko funtsezko eragiketak doitu ziren (hala nola garbiketa, lehorketa eta huts-ontziratzea).

Horrez gain, makineria egokiena hautatzen lagundu zen, eta FRIBASAko ekoizpen-lerroa ustiatzen duen langile-taldeari prestakuntza eman zitzaion.

Emaitzak

Kontsumitzeko prest dauden produktu freskoetan berritu nahi duzu?

AZTIn, elikagai-enpresei laguntzen diegu soluzio berrien garapenean, baliozkotzean eta abiaraztean, prozesuak optimizatuz eta elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatuz.

Jarri harremanetan gure taldearekin
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Elikagaien sektorea, Makineria eta tresneria industrialen ekoizleak

Ikerketa lerroak: Elikagai eta teknologia berriak, Kontsumoaren portaera eta joerak

Ikerketa-azpilerroak: Analisi sentsoriala eta kontsumitzaileen lehentasunak, Prozesatze- eta kontserbazio-teknologiak

Cookieak