Arrakasta-kasua

Itsas azpiproduktuen balorizazioa: ekonomia urdin jasangarriago baterantz

Erronka

Zenbait estimazioren arabera, arrantzatik eta akuikulturatik datozen baliabideen %70era arte balio txikiko produktu bihurtzen dira edo, are gehiago, hondakin gisa amaitzen dute. Egoera horrek ez du soilik elikadura-baliabideen galera eragiten, baizik eta ingurumen-inpaktu handia ere bai.

Erronka nagusia da arrantza-, akuikultura- eta eraldaketa-jarduerek sortzen dituzten azpiproduktuak eta efluenteak ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukera emango duten irtenbide berritzaileak garatzea, eta horiek elikadurarako, pentsuetarako edo bioongarrientzako balio erantsi handiko osagai bihurtzea.

Irtenbidea

Bazkide desberdinekin egindako hainbat proiekturen bidez, AZTIk sektore arrantzale eta akuikolareko bigarren mailako fluxuen balorizazio integralerako teknologia eta metodologia aurreratuak garatu ditu.

Besteak beste, muskuiluen egosketan sortzen diren efluente likidoetatik zapore-emaile naturalak berreskuratzeko metodologia berritzaile baten diseinutik hasi; harrapaketa osagarrien eta akuikulturako azpiproduktuen trazabilitatea eta jasangarritasuna hobetzen dituzten biltegiratze-, sailkapen- eta erabakiak hartzeko sistemen garapenera; eta, azkenik, arrantza-azpiproduktuak bioongarri bihurtzeraino iritsi da. Horrela, itsas hondakin organikoei bigarren bizitza ematen zaie nekazaritzan erabiltzeko, mantenugaien zikloa ekoizpen-ekosisteman itxiz.

Emaitzak

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Elikagaien sektorea, Osagaien industria

Ikerketa lerroak: Bioekonomia, Bioteknologia, Ekonomia urdina, Ekonomia zirkularra, Elikadura-jasangarritasuna eta ekoefizientzia

Ikerketa-azpilerroak: Biomasaren aprobetxamendua eta balorizazio biologikoa, Ekoizpen-eraginkortasuna, Elikadura-jasangarritasuna, Proteina- eta bioproduktu-iturri berriak

Cookieak