Arrakasta-kasua

Ikusmen artifiziala atun-izoztaileen flotaren monitorizazio automatizaturako

Erronka

Arrantza-monitorizazioko programak funtsezkoak dira itsas baliabideen kudeaketa jasangarria bermatzeko. Hala ere, gaur egungo behaketa elektronikorako sistemek —kameretan, GPSan eta sentsoreetan oinarrituek— operadore batek milaka bideo-ordu eskuz berrikustea eskatzen dute, espezieak identifikatzeko eta harrapaketak kuantifikatzeko.

Prozesu hori garestia da, motela eta eskalatzeko zaila. Kontrol eraginkorrago, gardenago eta ia denbora errealean egiteko bidean aurrera egiteko, beharrezkoa zen ikaskuntza sakonean oinarritutako soluzioak garatzea, harrapatutako espezieak automatikoki identifikatzeko eta lance bakoitzean haien proportzioak eta tamainak zenbatzeko gai izango zirenak.

Irtenbidea

AZTIk ikusmen artifizialeko eredu bat garatu du atun-izoztaile handien flotak —Atlantikoan, Indikoan eta Pazifikoan jarduten dutenek— harrapatzen dituzten espezie nagusiak automatikoki sailkatu eta neurtzeko: hegaluze horia (Thunnus albacares), marraduna (Katsuwonus pelamis) eta hegaluze begi-handia (Thunnus obesus).

Prozesuak honako urrats hauek barne hartzen ditu:

Oraindik erronkak badaude ere —hala nola distirak, lentearen zikinkeria edo aleen gainjartzea—, proiektuak dagoeneko hobekuntzak txertatu ditu, besteak beste kamera estereoskopikoak, 3D ereduak berreraikitzeko eta arrainaren ikusgai ez dauden atalak neurtzeko aukera ematen dutenak.

Emaitzak

Proiektu honek urrats erabakigarria suposatzen du jarraipen eraginkorrago, gardenago eta datu objektiboetan oinarritu baterantz, munduko atun-flota garrantzitsuenetako baten jasangarritasuna indartuz.

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: 4.0 Teknologia, Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Digitalizazioa, Ekonomia urdina

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria

Cookieak