Arrakasta-kasua

Genetika mandarina eta laranja bereizteko

Erronka

Data horretara arte, laranja-zukuetan mandarinaren presentzia detektatzeko erabiltzen ziren metodoak markatzaile kimikoetan oinarritutako metodologiak ziren. Markatzaile horiek fidagarritasun txikikoak ziren eta ingurumen-baldintzen mendekotasun handia zuten.

Irtenbidea

AZTIk ADNaren analisi-metodologia berritzaile bat diseinatu zuen, TaqMan zunda fluoreszenteen panel batean eta denbora errealeko PCR sistema batean oinarritua, laranja-zukua mandarinarekin adulteratuta dagoen ala ez egiaztatzeko aukera ematen duena. Mundu mailako mugarri bat, gainera patentatua izan dena.

Emaitzak

Mandarinaren identifikazio genetikoak kontrol zorrotzak egitea ahalbidetzen du, iruzurraren aurka borrokatzeko eta zuku eta nektarren sektoreko trazabilitatea hobetzeko.

Metodologia kanpoko agente independente batek balioztatu du, SGF erakundeak.

Zure produktuen jatorria eta benetakotasuna egiaztatzeko tresna fidagarriak bilatzen ari zara?

ADNan oinarritutako teknikak eta monitorizazio aurreratuko sistemak aplikatzen ditugu, enpresei eta erakundeei trazabilitatea bermatzen, iruzurrak prebenitzen eta elikagaien kalitatea ziurtatzen laguntzeko.

Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Elikagaien sektorea, Osagaien industria

Ikerketa lerroak: Bioteknologia, Elikagaien kalitatea eta segurtasuna

Ikerketa-azpilerroak: Kalitatea eta trazabilitatea

Cookieak