Ozeanoaren berotzeak espezieen banaketa, ziklo biologikoak eta ekosistemen egitura aldatzen ditu. Aldaketa horiek kuantifikatzea beharrezkoa zen arrantza-kudeaketa eta kontserbazioa egoki bideratzeko.
Epe luzeko azterlanak eta eredu ekologikoak garatzea, honako alderdi hauek ebaluatzeko:
Espezieen desplazamendu latitudinalak eta denborazkoak.
Antxoaren, berdelaren eta txitxarroaren errute-aldaketak.
Biomasaren proiekzioak eta efektu trofikoen anplifikazioa.
Azterlan horien ondorioz, honako aurkikuntza eta aurreikuspen hauek egin dira:
Berdelak bere errute-eremua 370 km iparralderantz desplazatzen du ºC bakoitzeko.
Txitxarroak bere ugalketa hamarkadako 12 egun aurreratzen du.
Fitoplanktonaren eta zooplanktonaren biomasa hurrenez hurren %6 eta %11 murriztu liteke.
Itsas biomasaren murrizketa globala aurreikusten da, %5–17 artekoa.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Itsas ingurunearen osasun-egoeraren ebaluazioa, Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua, Klima-aldaketaren joerak eta eszenarioak