Arrakasta-kasua

Erregai-kontsumoa eta itsas hondoetan eragina murriztea, ontzietako berrikuntza teknikoen bidez: ate semi-pelagikoak

Erronka

Arrantza-flotaren jasangarritasuna funtsezkoa da haren etorkizunerako; horregatik, ingurumen-inpaktua murriztuko duten hobekuntzak bilatu behar dira. Arraste-arrantzan diharduten ontzien kasuan, bereziki garrantzitsua da bai erregai-kontsumoa murriztea bai itsas hondoaren gaineko eragina gutxitzea, jardueraren jasangarritasunean aurrera egiteko.

Irtenbidea

Hondo-ate klasikoen alternatiba baten ebaluazioa egin da: ate erdi-pelagikoak. Ate hauek hondotik altuera jakin batera mugitzen dira, hura ukitu gabe; ondorioz, ez dute hondoaren egitura aldatzen eta haren gaineko eragina nabarmen murrizten dute. Gainera, erresistentzia txikiagoa eskaintzen dutenez, ontziaren erregai-kontsumoa murrizten dute. Maniobragarritasunari dagokionez, hondo-ate klasikoek baino malgutasun handiagoa ematen dute, eta ibilbide kurbatuak errazago egiteko aukera ematen dute.

Emaitzak

CASELEM kanpainan eta OPROMAR flotarekin egindako azterketen arabera, ate erdi-pelagikoek aukera ematen dute itsas hondoa babesten eta eraginkortasun energetikoa hobetzen aldi berean aurrera egiteko.

Hitz egin dezagun

Kontatu zer behar duzun, eta guk arduratuko gara gainerakoaz.

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Makineria eta tresneria industrialen ekoizleak

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina, Klima Aldaketa

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzarako teknologiak, Itsas ingurunean klima-aldaketa arintzea

Cookieak