Real Sociedadek bere kirolarien ongizate handiena lortu nahi zuen, eta ahalik eta laguntza gehien eman errendimendu gorena erdiesteko.
Aspalditik, elikadura funtsezko zutabe bihurtu da kirolarien osasunaren etengabeko hobekuntzan, eta bereziki interes handia dago digestio-osasuna hobetzeko. Horretarako, nutrizio-plan espezifikoak diseinatzeaz gain, PiLeJe enpresaren laguntza izan dute —osagarrietan adituak— prozesu osoan zehar. Emaitza onenak lortzeko, ezinbestekoa da jokalari bakoitzaren ezaugarri metabolikoak sakon ezagutzea, elikadura benetan pertsonalizatu ahal izateko.
Jokalarien egoera nutrizionalari, metabolikoari eta digestio-osasunari buruzko informazio zehatza eta indibidualizatua lortzeko metodologia bat garatu da, mikronutrizioa zein makronutrizioa ebaluatzen dituzten analisi sakonetan oinarritua.
Horretarako, besteak beste, analisi lipidomikoak eta hesteetako mikrobiomaren azterketa erabiltzen dira. Teknika horiek jokalari bakoitzaren egoera nutrizional eta metabolikoari buruzko informazio xehatua eskaintzen dute, errendimendua eta ongizatea optimizatzeko osagarri-plan pertsonalizatuak diseinatzea ahalbidetuz.
Sektoreak: Elikadura eta Osasuna
Ikerketa lerroak: Nutrizio eta osasun pertsonalizatua
Ikerketa-azpilerroak: Doitasunezko nutrizio-teknologiak, Elikaduraren eragina giza osasunean