Arrakasta-kasua

Itsas ekosistemen kotserbazioa

Erronka

Euskal Autonomia Erkidegoko itsas ingurunea kontserbatzeko, kudeaketa estrategiko bat behar da, zientzia, gobernantza eta sektore-eragileen parte-hartzea uztartzen dituena. EAEk Natura 2000 sare marino eraginkor bat bultzatu behar zuen, ongi planifikatua eta Euskal Biodibertsitatearen 2030 Estrategiarekin lerrokatua. Horretarako, ezinbestekoa zen ingurumen-egoeraren diagnostiko eguneratua, eragile garrantzitsuen mapa argia eta adierazle-sistema fidagarria izatea, erabaki-hartzea gidatzeko. Gainera, gero eta premia handiagoa zegoen Bizkaiko golkoko sakonera handiko ekosistemei buruzko ezagutza hobetzeko; izan ere, oraindik gutxi aztertuta daude, eta funtsezkoak dira itsas biodibertsitaterako.

Irtenbidea

AZTIk ikuspegi integrala garatu zuen, analisi zientifikoa, plangintza estrategikoa eta sektore-dinamizazioa uztartuz:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko itsas ingurunearen ingurumen-egoeraren diagnostikoa, habitatak, presioak eta egoera ekologikoa ebaluatuz.

  • Eragileen mapa eguneratua, itsas kontserbazioarekin lotutako 242 eragile giltzarri identifikatuz: administrazioak, zentro zientifikoak, GKEak eta sektore sozioekonomikoak.

  • Ingurumen-adierazleen definizioa, lehendik zeudenak berrikusiz eta jarraipen handiagoa behar dutenak lehenetsiz, ingurumen-egoeraren bilakaera neurtzeko.

  • Habitat bentonikoen eta zerbitzu ekosistemikoen kartografia zehatza, eremu babestuen plangintza eta kudeaketarako oinarri gisa.

  • Etorkizuneko ikerketa-ildoen diseinua, kontserbazioan, espazio-plangintzan, habitat-babesean eta sektore-kudeaketan aurrera egiteko.

  • Bizkaiko Golkoko sakonera handiko ekosistemei buruzko ezagutzaren ebaluazioa eta haien ikerketa bultzatzeko ekintza-planaren definizioa.

Ikuspegi honek zientzia aplikatua, ikuspegi estrategikoa eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea uztartzen ditu.

Emaitzak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko itsas ingurunearen egoeraren diagnostiko oso eta eguneratua.

  • 242 eragile giltzarriren identifikazioa, koordinazioa eta gobernantza parte-hartzailea erraztuz.

  • Habitat bentonikoen eta zerbitzu ekosistemikoen kartografia, Natura 2000 sarearen kudeaketarako funtsezko tresna.

  • Ingurumen-adierazleen sistema lehenetsia, itsas ekosistemaren osasunaren jarraipena egiteko.

  • Lan-ildo estrategikoen definizioa, espezieak eta habitatak kontserbatzeko, eremu babestuak identifikatzeko eta neurri arautzaileak bideratzeko.

  • Sakonera handiko ekosistemei buruzko ikerketa-plan baten oinarriak, Bizkaiko Golkoko eremu ezezagun eta balio handikoetako baten ezagutza indartuz.

Itsas kudeaketa jasangarri, informatu eta Europako kontserbazio-helburuekin lerrokaturantz aurrera egiteko funtsezko proiektua.

Zerbitzuak

Itsas ekosistemen berreskuratzea

Zerbitzua ikusi

Itsas ekosistemen ezagutza eta ebaluazioa

Zerbitzua ikusi

Hitz egin dezagun

Kontatu zer behar duzun, eta guk arduratuko gara gainerakoaz.

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea

Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa

Ikerketa-azpilerroak: Itsas espezie eta habitatak kontserbatzea eta leheneratzea, Itsas inguruneko ingurumen-inpaktua eta zaintza

Cookieak