Arrakasta-kasua

Berrikuntza atun-arrantza industrialean marrazoen biziraupena handitzeko

Erronka

Atun-izoztaileen kasuan, ohikoa da marrazo gazteen harrapaketa. Maiztasun txikiagoz bada ere, mobulidoekin izandako noizbehinkako interakzioak ere dokumentatu dira. Espezie horiek sentikortzat edo kalteberatzat katalogatuta daude, produktibitate biologiko txikia dutelako eta arrantza-jarduerek eragindako hilkortasunarekiko sentikortasun handia dutelako.

Espezie sentikor horiek itsasora itzuli behar dira beren bizi-zikloa garatzen jarraitu ahal izan dezaten, ahal den neurrian populazio horiengan eta ekosistemetan arrantzak duen inpaktua minimizatuz.

Irtenbidea

AZTIk, atun-sektorearekin lankidetzan, espezie kalteberak modu seguruan askatzeko tresnak garatu ditu. Arrapala edo hopper bidez hornitutako sistemek erraztu egiten dute nahi ez diren espezieak itsasora itzultzeko prozesua, haien manipulazioa eta estresa murriztuz, arrantzaleen segurtasuna hobetuz eta askatutako aleen biziraupen-tasa handituz.

Emaitzak

Oro har, emaitzek honako hauek erakusten dituzte:

Hitz egin dezagun

Kontatu zer behar duzun, eta guk arduratuko gara gainerakoaz.

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Itsas espezie eta habitatak kontserbatzea eta leheneratzea

Cookieak