Erronka
- Bycatch edo harrapaketa osagarria arrantza-tresnek helburutzat ez dituzten harrapaketa guztiak dira; horien barruan sartzen dira bai babestutako espezieen ustekabeko harrapaketak (PETS), bai arrazoi legal, tekniko edo komertzialengatik azkenean baztertzen diren nahi gabeko harrapaketak.
- Ikuspegi ekologikotik, biodibertsitateari eragiten dio eta populazio ahulen berreskurapena arriskuan jar dezake. Ikuspegi ekonomikotik, kostu gehigarriak sortzen dizkie flotei, nahi ez diren espezieak sailkatu eta baztertzeko denbora eta ahalegin handiagoa behar baita. Gainera, gero eta zorrotzagoak diren arrantza-araudiek inpaktu hori murrizteko estrategiak ezartzea eskatzen dute, eta horrek erronka handia dakar sektorearentzat.
- Testuinguru horretan, teknologia berritzaileen garapena, arrantza-arteen hobekuntza eta kudeaketa jasangarriko estrategiak funtsezko elementu bihurtu dira arrantza arduratsuago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiteko.
Irtenbidea
Hainbat berrikuntza garatu eta probatu dira kanpaina ozeanografikoetan, hala nola CASELEM kanpainan.
Emaitzak
Arraste-arrantzako tresnetan harrapaketen eredua hobetzeko sistemak garatu dira. Sistema horiek batez ere kopoaren sare-begien tamaina eta forma aldatzean oinarritzen dira, baita ihes-sareak ezartzean ere, harrapatu nahi ez diren aleen askapena errazteko. Zenbait kasutan LED argiztapena duten sistemak ere erabili dira espezie jakin batzuen ihesa suspertzeko, eta esperimentu horien zati handi bat urpeko kamerarekin grabatzen da, sistemek in situ duten funtzionamendua zuzenean behatzeko.