Albisteak

Realak, Mugaritzek eta AZTIk kirol nutrizioan berritzeko taldea osatu dute

03.05.2022

Donostia, 2022ko maiatzaren 3an.- Entrenamendua aspalditik ez da soilik zelaia barruan gertatzen dena. Eliteko kirolari baten lana ez da ariketa egin ondoren amaitzen; Ohitura sorta ia amaigabea dago bere lanaren barruan, batez ere arlo askotan dagoen etengabeko berrikuntzari esker. 

Kirol nutrizioa da gehien berritzen den adarretako bat, eta entrenamendua bera bezain garrantzitsua da. Elikadura zaintzeak lesioak prebenitzen ditu, muskuluak indarberritzen laguntzen du eta, zalantzarik gabe, eragina du errendimenduaren hobekuntzan.

Esparru horretan hazten jarraitzeko asmoarekin, Realak proiektu bat bultzatu du Mugaritzekin, ikerketa eta berrikuntza gastronomikoko erreferenteetako batekin, eta AZTIrekin, besteak beste nutrizio pertsonalizatuari eta osasuna hobetzeko produktu berrien garapenari buruzko ekimenetan murgilduta dagoen zentro teknologikoarekin.

convenio_real_azti_mugaritz_nutricion_deportiva
Argazki ofizialean ageri dira, ezkerretik eskuinera, Carolina Najar (AZTIko Merkatu zuzendaria), Itziar Tueros (AZTIko Elikadura eta Osasun Koordinatzailea), Virginia Santesteban (Realeko Osasun eta Errendimendu Egitura), Rogelio Pozo (AZTIko zuzendari nagusia), Jokin Aperribay (Realeko presidentea), Andoni Luis Aduriz (Mugaritzeko chefa), Roberto Olabe (Realeko futbol zuzendaria) eta Ramon Perise More (Mugaritzeko I+G arduraduna).

Lankidetza hitzarmen horren eskutik, talde txuri urdinak beste aurrerapauso bat emango du kirol nutrizioan, orain arte jada garrantzi handia zuen arloan. Hauek izango dira gure profesionalek Mugaritzekin eta AZTIrekin batera landuko dituzten hiru ardatzak:

Hitzarmen hau ez da soilik gizonezkoen eta emakumezkoen partzela profesionalean aplikatuko; futbol hezitzailean ere ezarriko da. Duela hilabete batzuk hasi ziren proiektu hau lantzen, baina duela aste pare bat Reale Arenan formalizatu zen lankidetza hori.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 20.02.2026

Hezkuntza-ekimen berri batek itsasoa Euskadiko ikasgeletara hurbiltzen du

Gehiago irakurri
Albisteak 17.02.2026

Atlantikoko hegalaburra iparralderantz mugituko da ozeanoaren beroketaren ondorioz

Gehiago irakurri
Albisteak 13.02.2026

AZTIk parte hartu duen Mediterraneoaren beroketari buruzko ikerketa batek 2025eko Bartzelona Hiria Saria jaso du

Gehiago irakurri
Albisteak 05.02.2026

Gipuzkoak Oriako ibaiaren itsasadarrean karbono urdineko ekosistemak lehengoratu ditu, klima-aldaketaren aurkako borroka indartzeko

Gehiago irakurri
Cookieak