Albisteak

La AECC de Bizkaia y AZTI acuerdan cooperar en proyectos de investigación para proporcionar soluciones alimentarias a pacientes oncológicos

20.11.2019

Edukien aurkibidea

Bilbo, 2019ko azaroak 20 – Entitate bi hauek gaur goizean laguntza hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen honen bidez, I+G inguruan ekintza ezberdinak aurrera eramango dira elikadurari buruzko ikerkuntza errazteko, eta aldi berean, elikagai-industriari konponbide berritzaileak eskainiz, berriak eta hobeak diren produktuak bilatuz, beti kalitateari, segurtasunari eta elikagai identitateari lehentasuna emanez.

Arlo honetan, Bizkaiko AECCk ekintza zehatzetan parte hartuko du Elkartearen boluntarioen bidez eta minbizia duten gaixoetan adituak diren Elkarteko erreferentziazko lankideen bidez.

Hau guztia helburu nagusi bat lortzeko egiten da, onkologiako sektorea eta elikadurak minbiziaren prebentzioan eta arriskuen arinketan duen garrantzia garatzea.  Ekintza hauek, gainera, EITFood finantziatutako europar proiektu baten barnean kokatzen dira.

Elikaduraren garrantzia

Elikadura oso garrantzitsua da minbiziaren prebentziorako eta baita gaixotasuna dirauen bitartean ere. Tumoreen kontrako tratamenduek, albo-ondoriok dituzte, jangura-eza, zaporeen hautemate aldaketa, goragalea, … eta guzti honek gaixoak janariarekin duen erlazioan eragina dauka.  Horregatik, ondo elikatzea ezinbestekoa da gaixotasunaren aurka borrokatzeko eta prozesu onkologikoan agertzen den desnutrizioa saihesteko.


Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 20.03.2026

AZTI Karbono Urdineko Ekosistemen Espainiako Adituen Taldeko kide da

Gehiago irakurri
Albisteak 03.03.2026

BTEM Sariek bosgarren edizioa ireki dute Euskadin elikadura eraldatzen duen berrikuntza aitortzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 20.02.2026

Hezkuntza-ekimen berri batek itsasoa Euskadiko ikasgeletara hurbiltzen du

Gehiago irakurri
Albisteak 17.02.2026

Atlantikoko hegalaburra iparralderantz mugituko da ozeanoaren beroketaren ondorioz

Gehiago irakurri
Cookieak