Albisteak

Ingurumena eta AZTIk Gipuzkoako hondartzak monitorizatuko dituzte KostaSystem-en bitartez

Aldundiak 80.000 euro inbertituko ditu KostaSystemak bildutako datuak aztertzeko, hala nola segurtasuna, fluxua, eta itsas mailaren igoerak eta muturreko olatuek gure kostaldean duen eragina.

Jose Ignacio Asensio: “Gipuzkoako hondartzak lehen mailako ondare naturala dira. KostaSystema bezalako tresnak, haien babesa eta segurtasuna hobetzeko aukera emateaz gain, klima-aldaketak gure kostaldean dituen eraginak ekiditeko neurriak hartzeko balio digu.”

24.02.2020

Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok eta AZTI teknologia-zentroko zuzendari nagusi Rogelio Pozok hitzarmen bat sinatu dute, hondartzen kudeaketa-tresna espezifikoak aplikatzeko, abiapuntutzat hartuta Kosta System sistemaren kostaldeko bideometria-aplikazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sarea osatzen duten 10 hondartzetan: Saturraran eta Ondarbeltz, Mutrikun; Deba; Itzurun eta Santiago, Zumaian; Gaztetape eta Malkorbe, Getarian; Zarautz; Antilla, Orion; eta Hondarribia.

Tresna horiei esker, hareatzen bilakaeraren behaketa sakonduko da, adierazleen eta datuen denborazko serieen bitartez, zeintzuek ahalbidetuko baitute klima-aldaketak gure lurraldean duen inpaktua ebaluatzea. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok gogorarazi duenez, “Gipuzkoako hondartzak lehen mailako ondare naturala dira. Kosta Sistema bezalako tresnak, haien babesa eta segurtasuna hobetzeko aukera emateaz gain, klima-aldaketak gure kostaldean dituen eraginak ekiditeko neurriak hartzeko balio digu.”

Hareatzen bilakaera behatu eta aztertzeak bat egiten du Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Estrategiarekin (Gipuzkoa Klima 2050 ), planteamendu honetan: klima-aldaketa hareatzen kudeaketan integratzea, eta itsas mailaren igoerak kostaldeko eremuetan duen eragina ebaluatzea. Nola itsasbazterreko hareatzak monitorizatu beharra baitago kostaldeak klima-aldaketaren aurrean duen zaurgarritasunagatik, eta hondartzak hobeto kudeatzeagatik, bada, Gipuzkoako Foru Aldundian, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak erabaki zuen bideometriako foru sare bat abiaraztea, ahalbidetuko lukeena informazio erabilgarria lortzea bideokameren bidezko irudi tratamenduko tekniketatik abiatuta.

Gipuzkoako Foru Aldundian, Ingurumeneko Departamentua 2017. urtetik ari da garatzen, AZTIrekin batera, KostaSystem deritzon bideometria-sare bat, Gipuzkoako kostaldean. Lehen kamera instalatu zen pilotaje modura, Zarauzko herrian, 2017. urtean; 2018an, zerbitzua hedatu zen Debako eta Hondarribiko hondartzetara; eta, 2019an, estazio bana instalatu zen zazpi hondartza hauetan: Saturraran eta Ondarbeltz, Mutrikun; Itzurun eta Santiago, Zumaian; Gaztetape eta Malkorbe, Getarian; eta Antilla, Orion. Halatan, Gipuzkoako itsasertz guztia dago monitorizatuta, eta horrek ahalbidetzen digu datu zehatzak lortzea klima-aldaketak gure kostan duen bilakaeraz eta eraginaz.

Bideomonitorizazioak erabiltzaileen dentsitateari buruzko informazioa lortzeko eta hondartzetako eguneroko asistentzia datuak kalkulatzeko aukera emango du. Era berean, korronte eta uhinen mapen azterketa optimizatuko da, bainatzaileentzat arrisku handiagoa duten bainu eremuak zehazteko. Hau erabilgarria da sorosleen zerbitzuak laguntzeko eta, horrela, bainatzaileen segurtasuna bermatzeko.

Halaber jarraituko da neurtzen, bideomonitorizazio sistemari esker, erabiltzaile dentsitateari buruzko informazioa, eta kalkulatuko dira egunero hondartzetara joaten den jende kopuruari buruzko datuak. Era berean, optimizatuko da korronte eta olatuen mapei buruzko azterketa, zehaztearren zein zonatan dagoen arrisku handiagoa bainularientzat. Hori oso baliagarria da sorospen zerbitzuei laguntzeko eta, horrela, bainularien segurtasuna bermatzeko.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 05.02.2026

Gipuzkoak Oriako ibaiaren itsasadarrean karbono urdineko ekosistemak lehengoratu ditu, klima-aldaketaren aurkako borroka indartzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 28.01.2026

Naziorarteko ikerketa baten arabera, adimen artifizialak ozeanoaren babesa hobetzeko gida praktiko bat eskaintzen du

Gehiago irakurri
Albisteak 15.01.2026

Emakumeak Zientzian, hamarkada bat sareak josten

Gehiago irakurri
Albisteak 14.01.2026

Itsasaldi taulak 2026

Gehiago irakurri
Cookieak