Albisteak

AZTIk aztertu du klima-aldaketak Oka itsasadarraren estuarioan izango duen inpaktua, Urdaibain

16.12.2022

Klima-aldaketa gero eta mehatxu handiagoa da, baita saihestezina ere, mundu osoko estuarioetarako. Klima-aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeak (IPCC) bere 2021eko txostenean ohartarazi zuen moduan, itsas mailaren igoera globalaren agertokiek erakusten dute kostalde-sistemek eta behe-eremuek klimarekin lotutako inpaktu gero eta kaltegarriagoak jasango dituztela  datozen hamarkadetan. Inpaktu horiek, gainera, are larriago bihurtzen dira gizakiek sortutako presioengatik eta nahasketa eta degradazio historikoengatik.

Aurreikuspen horrekin, eta estuarioetako ingurune naturalaren eta haien ingurumarien erresilientzia naturala bermatzeko beharra gero eta premiazkoago dela kontuan hartuta, AZTIk “OKAren estuarioak klima-aldaketaren aurrean emango lukeen erantzun morfologikoaren modelizazioa” izeneko azterlana garatu du.Azterlan horrek ebaluatzen du zer-nolako inpaktua gerta litekeen datorren mendean estuarioko habitat eta komunitateetan. Txostena euskal estuarioen egokitzapena planifikatzeko programa baten baitan egin da, eta Ihobek Klimatek 20-21 ekimenaren bitartez babesten duen Okaklima proiektuaren zati da; gainera, badu LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren sostengua eta Southamptongo Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzaren lankidetza.

Azterlan hau egiteko, modelizazio-sistema bat prestatu da, Okaren estuarioak klima-aldaketari emango liokeen erantzun morfologikoa simulatzeko. Modeloak ahalbidetzen du aztertzea bai epe laburrerako aldaketak (ekaitzak, urtarokoa, urtekoa) eta bai epe luzerako aldaketak (hamarkadetatik eonetara). Dokumentu hau epe luzerako erantzunean zentratzen da, eta kontuan hartu du estuarioak iraganeko aldaketei emandako erantzuna, hala nola XVIII. mendearen hasieran drainatutako padura baten irekiera. Estuarioaren etorkizuneko erantzuna iragartzeko, simulazioak egin dira itsasadarraren mailaren igoera esponentzial batekin, IPCCren azken proiekzioetatik abiatutako agertokiak erabiliz. Hortik ondorioztatzen da estuarioko paduretako sedimentazio-tasa itsas mailaren igoera baino txikiagoa izango dela agertoki horietan. Horren ondorioez, paduren oraingo eremuaren uholde-aldia luzatu egingo da, eta horrek eragina izango du landare-komunitate hori osatzen duten espezieen bideragarritasunean eta banaketan.

Txosten hori Urban Klima 2050en ekintza honi dagokio: 6.3 ekintza, kosta-eremu naturaletako egokitzapen-neurriak.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 20.02.2026

Hezkuntza-ekimen berri batek itsasoa Euskadiko ikasgeletara hurbiltzen du

Gehiago irakurri
Albisteak 17.02.2026

Atlantikoko hegalaburra iparralderantz mugituko da ozeanoaren beroketaren ondorioz

Gehiago irakurri
Albisteak 13.02.2026

AZTIk parte hartu duen Mediterraneoaren beroketari buruzko ikerketa batek 2025eko Bartzelona Hiria Saria jaso du

Gehiago irakurri
Albisteak 05.02.2026

Gipuzkoak Oriako ibaiaren itsasadarrean karbono urdineko ekosistemak lehengoratu ditu, klima-aldaketaren aurkako borroka indartzeko

Gehiago irakurri
Cookieak