Albisteak

Adimen Artifiziala eta herritarren zientzia: itsasoko biodibertsitatea eta espezie inbaditzaileak zaindu eta monitorizatzeko funtsezko tresnak

03.06.2025
Lerroak:

Edukien aurkibidea

Donostia, 2025eko ekainaren 3a Gizakien jarduerek eta klima-aldaketak itsas-ekosistemari gero eta presio handiagoa ezartzen dietenez, haien kontserbaziorako irtenbide berritzaileak behar dira. Testuinguru horretan, AZTIk 2025eko nazioarteko udako ikastaroa antolatu du, “Adimen artifiziala eta herritarren zientzia itsasoko biodibertsitatea eta espezie inbaditzaileak monitorizatu eta ebaluatzeko” izenburupean. Ikastaroa ekainaren 3tik 5era egingo da Donostiako Aquariumean.

Ekitaldiak Europako hainbat proiekturen babesa du, besteak beste: GES4SEAS, OBAMA-NEXT, GuardIAS, BioBoost+, ANERIS eta POMP. Bertan 19 herrialdetako zientzialariak, kudeatzaileak eta erabaki-politikoen arduradunak bilduko dira, itsas monitorizazioaren arloan dauden tresna aurreratuak ezagutzeko. Hainbat gai nabarmenduko dira, hala nola espezieak identifikatzeko eta datuak balidatzeko IAren erabilera; ingurumeneko ADN-a biltzeko eta espezie inbaditzaileen detekzio goiztiarrerako herritarren zientzia; eta tailer praktikoak, espezie bentonikoen sailkapenari eta datuen egiaztapenari buruz, smartphone bidez.

Ikastaroa Ángel Borjak —AZTIko aditua eta GES4SEAS proiektuaren koordinatzailea— zuzenduko du, eta Europako unibertsitate eta erakundeetako ordezkarien hitzaldiak izango ditu, hala nola Pisako Unibertsitatea, Egeoko Unibertsitatea eta ICM-CSIC, besteak beste.

«Ikastaro honek aukera paregabea eskaintzen du ozeanoak ulertzeko eta babesteko teknologia aurreratuei buruz ikasteko eta eztabaidatzeko», nabarmendu du Borjak. «Adimen artifizialaren eta herritarren zientziaren arteko konbinazioak itsas monitorizazioa eskala handiagoan eta zehaztasun handiagoz egiteko aukera ematen du, funtsezkoa baita Europako zuzentarauak betetzeko eta ekosistema hauek jasangarriak izatea bermatzeko».

Especies invasoras AZTI summer School

Ikuspegi berritzaile bat erronka globaletarako

Itsasoko biodibertsitatea inoizko mehatxurik handienekin ari da aurrez aurre: espezie inbaditzaileen ugaritzea, klima-aldaketaren ondorioak… Egoera honen aurrean, Europar Batasunak eskatzen du metodo eraginkor eta irisgarriak erabiltzea itsas ingurumenaren egoera ebaluatzeko, hala nola Itsas Estrategiaren Esparru Zuzentaraua (MSFD) edo 2030erako Biodibertsitate Estrategia.

AZTIren ikastaroak behar horiei erantzungo die, kasu praktikoak eta Nazio Batuen Ozeanoen Zientzien Hamarkadarekin (2021-2030) bat datozen Europako proiektuetan garatutako irtenbideak aurkeztuz.

AZTI Summer School: ozeanoen ikerketan erreferente

AZTIk herritarren artean ozeanoen garrantziaz kontzientziatzeko eta ulermena hobetzeko egiten duen lana aitortu zuen iaz Europar Batzordeko EU4Ocean Koalizioak MakeEUBlue Award sariarekin. Aitorpen horrek balioetsi zuen azken 20 urteetan AZTIko udako ikastaroa erreferente bihurtu duten pertsona guztien lana eta dedikazioa —etorkizuneko itsas ikerketako eta kostaldeko kudeaketako liderrak prestatzeko ingurune paregabea eskaintzen duena—.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 05.02.2026

Gipuzkoak Oriako ibaiaren itsasadarrean karbono urdineko ekosistemak lehengoratu ditu, klima-aldaketaren aurkako borroka indartzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 28.01.2026

Naziorarteko ikerketa baten arabera, adimen artifizialak ozeanoaren babesa hobetzeko gida praktiko bat eskaintzen du

Gehiago irakurri
Albisteak 15.01.2026

Emakumeak Zientzian, hamarkada bat sareak josten

Gehiago irakurri
Albisteak 14.01.2026

Itsasaldi taulak 2026

Gehiago irakurri
Cookieak