Kontserben industriaren isurketak murriztea, uraren kalitatea hobetzea eta hondakinak baliaraztea errealitate dira dagoeneko
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta AZTI ikerketa zentroak gidatzen duten LIFE VERTALIM europar proiektuak estrategia bat baliozkotu du, Euskal Autonomia Erkidegoko kontserba industrien isurketak hiri saneamenduko sarean integratzeko, eta sektorearen jasangarritasuna hobetzeko.
Soluzioa Artibai Behereko eskualdean testatu da, eta kontserba fabriken ur kontsumoa %45 eta sortutako hondakinak %35 murrizten direla egiaztatu da. Gainera, lehenago zabortegian bukatzen zuten hondakinak balioarazteko aukera ematen du, produktu berriak sortzeko, edo animalientzako elikagai bihurtzeko.
(+) |