Edukia zuzenki ezin baduzu ikusi, egizu klik hemen

Munduko atlas berri batek –bere generoko lehenengoak– Identifikazio Automatikoko Sistemen (AIS) aukerak eta erronkak aztertzen ditu mundu osoko arrantza jarduera kalkulatzeko. AIS jarraipenerako teknologia bat da, nabigazioaren segurtasunerako diseinatua, ontzi baten kokapena, identitatea, norabidea eta abiadura jakitea ahalbidetzen duena. Ikasketa automatikoko algoritmoen bitartez, AIS informazioak ontziak itsasoan duen jarduera identifikatzeko aukera ematen digu.

(+)

+ Berriak

Lurrean geratzen den azken ekosistema birjina, ugari eta ezezaguna deszifratu eta babestea

AZTI ikerketa zentroak Europako Summer proiektua gidatzen ari da, arrain mesopelagikoei buruzko ezagutza sortzeko egitasmoa, gizakiak oraindik esplotatu ez duen azken baliabide bizi basatirik handiena izanik. Azterketak protokolo bat zarriko du arrain horien biomasa kalkulatzeko, baita horren erabilerak ekarriko lituzkeen aukerak eta arriskuak ere, jakiteko ea modu jasangarri batean esplotatu daitekeen.
(+)

5 arrazoi Espainian Europako Itsas eta Arantza Funtsak (EMFF) aplikatzea zailtzen dutenak (eta irtenbide posibleak)

Europan EMFF funtsak inplementatzea ez da kontu erraza izan. Espainiari dagokionez, zehazki, funtsen %20 bereganatzen dituelarik, inplementazioa bereziki txikia izan da. Artikulu honek azaltzen ditu inplementazio txikiaren arrazoiak eta irtenbide posibleak.
(+)

AZTIk egiaztatu du ekosistemaren aberastasunak baldintzatzen dituela itsasoko jarduera ekonomikoak

AZTIk azterketa bat landu du, itsasoko jarduera sozioekonomiko nagusiak eta itsasoko ekosistemaren ezaugarriak lotzen dituena. NatCap proiektuaren emaitzek erakusten dutenez, balio biologikoen kontzentrazio handia garrantzitsua da arrantza eta akuikultura zein kostaldeko turismoa garatzeko. Txostena LIFE IP INTEMARES proiektuan kokatuta dago, eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Biodiversidad Fundazioaren babesa dauka.
(+)

NAFOko Kontseilu Zientifikoak AZTIko ikertzaile baten bikaintasun zientifikoa saritu du

Batzordeak Agurtzane Urtizberea matematikaria goraipatu du, Arrantza Kudeaketa Jasangarrian aditua, bere “inplikazioa, interesa eta lan gogorra, eta kudeaketaren estrategiak eta jokalekuak definitzen lortu duen arrakastagatik
(+)

Nola identifikatu itsasoan energia eolikoa sortzeko eremu efiziente eta jasangarrienak?

AZTIk software bat garatuko du, Gipuzkoako kostaldean energia eolikoa sortzeko plantak instalatzeko eremurik egokienak detektatzeko. Softwarea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean sortu da, eta aintzat hartuko ditu alderdi teknikoak, ingumenekoak eta sozioekonomikoak.
(+)

+ Ekitaldiak

> 2019ko Abenduaren 10ean

WORKSHOP Ekonomia zirkularra akuikulturan: abandonatutako edo baztertutako materialak jaso eta birziklatzea bigarren bizitza bat emateko

Edificio Barco. Parque Tecnológico de Bizkaia. Zamudio (Bizkaia)
(+)


INFORMAZIO GEHIAGO
 
Marketing eta Komunikazioa
info@azti.es
T: +34 94 657 40 00
 
www.azti.es

    

Txatxarramendi ugartea z/g 48395 Sukarrieta, Bizkaia
Herrera Kaia, Portualdea z/g 20110 Pasaia, Gipuzkoa
Astondo Bidea, Edificio 609 Parque Tecnológico de Bizkaia 48160 Derio, Bizkaia

  
Copyright © 2019 AZTI