Nazioarteko azterketa batek frogatu duenez –AZTIk ere parte hartu du–, Ipar-ekialdeko Atlantikoko arrain stockak iparralderantz lekualdatzen ari dira, eta lehenago Europa hegoaldeko uretan itxita zeuden espezie batzuek, hala nola legatzak, handitu egin dute okupatzen duten eremua, eta Europa iparraldeko uretan ohikoak ziren espezieak, berriz, hala nola bakailaoa, urritu egin dira.
Banaketaren aldaketa horiek, hein batean, itsasoak berotzearen ondorio dira, eta beste hein batean, espezie batzuk lehengoratu izanaren ondorio, gehiegizko arrantza murriztearen ondorioz. Zehazki, hegoaldeko espezieek, esaterako antxoak, txitxarroak eta mihi arrainak, Ipar itsasoa, itsaso Baltikoa eta Eskoziako mendebaldea okupatu dituzte, urak orain epelagoak direlako.
(+) |