Edukia zuzenki ezin baduzu ikusi, egizu klik hemen
 

Nolakoa izango da etorkizuneko elikadura? Zer rol jokatzen dute herritarrek elikadura berrikuntzan? Zer egin dezake zientziak elikadura seguruagoa, iraunkorragoa eta osasungarriagoa izan dadin? Galdera horiei erantzuteko asmoz antolatu dute Food Fashion Festival egitasmoa, Bilbon, helburutzat hartuta herritarrei elikaduraren inguruko berrikuntzaren zapore guztiak ezagutaraztea.
AZTI ikerketa zentroak, EIT Food Elikaduraren Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak urriaren 4tik 6ra sustatutako jaialdi honek bederatzi mintegi eta Osasuna, iraunkortasuna, berrikuntza gaiei buruzko16 hitzaldietan parte hartu zuten 2.500 partehartzaile baino gehiago jaso zuen.

(+)

+ Berriak

Lurrean geratzen den azken ekosistema birjina, ugari eta ezezaguna deszifratu eta babestea

AZTI ikerketa zentroak Europako Summer proiektua gidatzen ari da, arrain mesopelagikoei buruzko ezagutza sortzeko egitasmoa, gizakiak oraindik esplotatu ez duen azken baliabide bizi basatirik handiena izanik.
Azterketak protokolo bat zarriko du arrain horien biomasa kalkulatzeko, baita horren erabilerak ekarriko lituzkeen aukerak eta arriskuak ere, jakiteko ea modu jasangarri batean esplotatu daitekeen.
(+)

20 enpresa lehiatuko dira Elikagaien Berrikuntza sarietan

AZTIk eta Euskadiko Elikaduraren Klusterrak ”elikagaien sektoreari balorea ematea eta erreferentzia gisa kokatzea” bilatzen duten sarien bigarren edizioa ospatzen dute.
Sari banaketa azaroaren 21ean izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan izango dan ekitaldian. Antolatzaileek sektorearen topagune eta elikagaien balio katearen eragile ezberdinak bil ditzaken ekimena izatea nahi dute.
(+)

Elikadura haur-obesitateari aurre egiteko arma

AZTIn badakigu elikadura gakoa dala pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, prebentziorako eta errekuperaziorako. Uste dugu elikagai aukerak aldatzea eta dietaren kalitatea hobetzea lehentasunak dirala gaur eguneko obesitate epidemiari aurre egiteko. Horregatik arazoari 3 fronte desberdinetatik irtenbide integralak bilatzen ditugu: ikerketa, erosketa-aukerak eta sentsibilizazioan.
(+)

NAFOko Kontseilu Zientifikoak AZTIko ikertzaile baten bikaintasun zientifikoa saritu du

Batzordeak Agurtzane Urtizberea matematikaria goraipatu du, Arrantza Kudeaketa Jasangarrian aditua, bere “inplikazioa, interesa eta lan gogorra, eta kudeaketaren estrategiak eta jokalekuak definitzen lortu duen arrakastagatik
(+)

+ Ekitaldiak

> 2019ko Azaroaren 21ean

BTEM. Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak

Bizkaia Aretoa.
Bilbao (Bizkaia)

(+)


MÁS INFORMACIÓN
 
Marketing y Comunicación
info@azti.es
T: +34 94 657 40 00
 
www.azti.es

   

Txatxarramendi ugartea z/g 48395 Sukarrieta, Bizkaia
Herrera Kaia, Portualdea z/g 20110 Pasaia, Gipuzkoa
Astondo Bidea, Edificio 609 Parque Tecnológico de Bizkaia 48160 Derio, Bizkaia 

  
Copyright © 2019 AZTI