Doitasunezko elikadura kirolean
Eliteko kirolean doitasunez elikatzeko teknologia omikoak eta tresna digitalak.

Nutrizio-gomendio pertsonalizatuak garatzen ditugu eliteko kirolarientzat, adimen artifizialeko tresnen bidez. Horretarako, teknologia multiomikoak (mintz lipidomikoa eta mikrobiomikoa), gailu digitalak eta osasun- eta entrenamendu-datuak erregistratzeko sentsoreak erabiltzen ditugu. Omiken bidez, pertsona bakoitzaren metabolismoa ezagutu dezakegu une jakin batean, eta gailu digitalei esker, eguneroko praktikan duen eragina neur dezakegu. Soluzio konputazionalak garatzen ditugu, erakunde bakoitzaren sistema digitaletan erraz integra daitezkeenak.
Onurak
- Doitasunezko nutrizio-gomendioak, jatorri eta izaera desberdinetako datu-bolumen handiak erabiliz/integratuz.
- Nutrizio-gomendioak sortzeko denbora murriztea.
- Nutrizio-gomendio pertsonalizatuak egiteko aukera konpainia/erakunde oso bati, pertsona-kopurua edozein dela ere.
- Informazioa prozesatzeko denbora murrizten du erabakiak hartzeko.
Aplikazio-sektoreak
Kirol-erakunde edo elite edo amateur klubak, bai taldean, bai bakarka.
Esperientzia egiaztatua
AZTIn doitasunezko nutrizioan espezializatutako talde bat dugu, honako hauek dituena:
- Giza metabolismoan adituak diren ikertzaileak.
- Kirolean espezializatutako nutrizionisten taldea.
- Irtenbide digitalen garapenean adituak.
Arrakasta kasuak
SMART NUTRITION LAB: Athletic Clubeko jantokiko menuen nutrizio-konposizioaren azterketa eta jokalari bakoitzaren osasun- eta entrenamendu-parametroetan oinarrituta plantillarentzako nutrizio-gomendioko algoritmoa garatzea.
