Kaindar Euskadiko portuko lehen smart grid-a da. Ontzi elektrikoei energia berriztagarria emateko diseinatuta dago, Cold Ironing teknologiaren bidez, emisioak murriztuz eta itsas sektorean trantsizio energetikoa sustatuz.
Kaindar itsasontzi elektrikoentzako karga-estazioaren prototipo bat da, energia berriztagarrien teknologiak eta energiaren kudeaketa adimenduneko sistemak (smart grid) integratzen dituena. Portuan atrakatuta dauden bitartean, ontziek portuko sare elektrikora konektatzeko aukera ematen du; horrela, motor lagungarriak erabiltzea saihesten da eta erregai fosilen kontsumoa murrizten da.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzarako teknologiak, Itsas ingurunean klima-aldaketa arintzea