Loading Events

Bermeoko Arrain Azokaren XXV. Edizioa, Bermeoko Lamera parkean izango da maiatzaren 17, 18 eta 19an. Arrantza eta itsasoan zentraturiko hiru egun . Han 30 erakusketari baino gehiago bilduko dira haien arrantza-produktu desberdinak erakusteko (ketuak, kontserban eta aurrekozinatuak).

Honez gain, tradizioa eta berrikuntza BERMEO TUNA WORLD CAPITAL karpan, tradizioa eta berrikuntza batuko dira, tailer, hitzaldi eta hainbat ekimenen bidez, ezagutu, ikasi eta gozatzeko.

AZTIk haurrei zuzendutako Itsas zaborrei buruzko tailer bat eskainiko du. Aurkezpen baten bidez itsas-zaborren jatorria, inpaktua eta Itsas-hondakinak murrizteko aurrera eraman ahal diran ekimenak azalduko dituzte. Gero, LEMA proiektuan egindako egurrezko itsasontziak bananduko dira, haurrek margozteko. Itsasontzi hauek hurrengo hilabeteetan itsasora botako dira AZTIk Bizkaiko golkoan egingo duen kanpaina desberdinetan, itsas-zaborren portaera ikertzeko elementu hauen bidez.

Egitarau osoa HEMEN ikus dezakezu