Aholku zientifikoa

Arrantza-baliabideen ustiapen-maila bakoitzari buruzko txosten zientifikoak egiten laguntzen dugu.

Arrantza-baliabideen ustiapen-mailei buruzko txosten zientifikoak egiten laguntzen dugu, gero arduradun politikoek kudeaketa-neurri egokiak ezar ditzaten jardueraren jasangarritasuna bermatzeko.

Arrantza-jarduerari buruzko ahalik eta informazio gehiena sortzen eta biltzen dugu, sektorearen eta Europako ikerketa-zentro nagusien laguntzarekin, eta, hala, itsas ingurunearen eta hango arrantza-baliabideen jasangarritasunari laguntzen diogu. Nazioarteko hainbat erakunderekin lankidetzan egiten dugu gure ikerketa-lana; esaterako, hauekin: ICCAT, IOTC, ICES/CIEM, NAFO eta STEFC. Eta AZTIko ikertzaileek aktiboki parte hartzen dute erakunde horietan.

Gure esperientzia zabala eta gure ikerketen zorroztasuna konfiantza-iturri da munduko herrialde askorentzat.

Esperientzia horri eta gure ikerketen zorroztasunari esker, gero eta herrialde gehiagok dute konfiantza gurekin, itsasoari eta haren baliabideei lotutako aholkularitza zientifikoko azterketak eta elikagaien inguruko ikerketa eta berrikuntza-lanak egiteko. Hona hemen adibide batzuk:

  • Itsasoko eta kostaldeko ingurumen-prebentzioko eta egindako kalteak konpontzeko I+Gko proiektuen garapena, Txinako Ingurumen Zientzien Akademiarentzat.
  • Indiako Ozeanoan atuna markatzeko jardueren jarraipena, Indian Ocean Commission batzordearentzat.
  • Saudi Arabiaren artisau-arrantzaren sektorerako ikerketa eta aholkularitza-zerbitzua (King Fahd University of Petroleum & Minerals)
  • Fruta eta zerealak prozesatzean sortzen diren azpiproduktuen balorizazioa Indian.
  • Arrantzara bideratutako teknologia transferitzeko programak eskaintzen dira herrialde askotan, hala nola Boli Kostan, Senegalen, AEBn, Mexikon, Panaman, Ekuadorren, Venezuelan, Kolonbian, Marshall uharteetan, Mikronesiako Estatu Federatuetan, Txinan, Taiwanen, Filipinetan, Seychelle uharteetan, Madagaskarren, Frantzian, Espainian, Islandian eta Faroe uharteetan.