Informazio gehigarria
Zaintza teknologikoa
Elikagaien berrikuntzan bidea egiteko behar den informazio guztia
AZTI-Tecnaliak Zaintza Zerbitzua eskaintzen dizu zure enpresaren edo sektorearen neurrira, zaintza-txosten moduan eta/edo alerta-buletin elektroniko moduan. Zerbitzu honen helburua enpresak eta/edo sektoreak dituen informazio-beharrak asetzea da, ingurua gehiago ezagutzeko eta enpresan erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko (proiektu berriak hastea, merkatu berrietan sartzea, etab.).
Esperientzia handia dugu elikagaien industriako kezkak konpontzen: langile adituak eta informazio-iturri askotarako sarbidea.
Eskaintzen ditugun zaintza-zerbitzuen zerrenda egin dugu jarraian:
- Zaintza teknologikoa eta merkatuaren azterketa (taldeak, sortzen ari diren teknologiak, osagai berriak, gehigarriak, ontziratzea, merkatuko eta kontsumoko joerak, produktuak merkaturatzea, aurkezpen berriak, etab.).
- Alerta teknologikoak eta merkatuari buruzkoak, interesgarri den edozein gairi buruz: aldian behin teknologiari, merkatuari edo inguruneari buruzko nobedadeak buletin elektroniko bidez bidaltzea.
- Azterketa bibliografikoak
- Patenteen azterketa
- Elikagai- eta/edo ingurumen-legeriari buruzko alertak
- Jarduera-sektoreetarako txosten teknologikoak sortzea.
- Elikagai kontuetan kontsulta zehatzen erantzun aditua ere eskaintzen dizugu: teknologia berritzaileei buruzko kontsulta, produktuak, hornitzaileak, lehiakideak, etab.

Zaintza teknologikoa















