Teknologia eta prozesu berriak garatzea eta baliozkotzea

ekoizpen-sistema hobetzeko, produktu berriak garatzeko eta egungo produktuen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko

 

AZTI-Tecnalia etengabe ari da inbertitzen, bai ekipamendu zientifiko-teknikoan eta baita maila altuko profesionalen prestakuntzan ere; eta horrek aukera ematen du gugan konfiantza duten enpresek etorkizuneko teknologiak aplikatzeko aukera izan dezaten beren produktuak garatu eta prozesuak hobetzeko. Gainera, konfidentzialtasun osoa bermatzen diegu beren proiektuetan.

 

 

AZTI-Tecnaliak zerbitzuak eskaintzen dizkie:

  • elikagaien industriari (sektore guztiak) prozesu eta teknologia berriak diseinatzeko, garatzeko eta onartzeko. Prozesuak automatizatzeko aholkularitza eskaintzen du.
  • ondasun eta tresneria fabrikatzaileoei beren teknologiak elikagaien sektorerako baliozkotzen laguntzen die

 

AZTI-Tecnaliak esperientzia handia du kontserbazio-prozesu eta -teknologien alorrean, produktuak egonkortzen eta deskontaminatzen, bai eta produktu berriak, tartekoak eta amaituak diseinatzeko teknologia berriak antzematen eta egokitzen edo ekoizpen-sistema hobetzen ere. Ikus ezazu...

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!