AZTI-Tecnalia
Informazio gehigarria
Tecnalia Korporazioa
Tecnalia Korporazio Teknologikoa 2001ean sortu zen, ingurune ekonomiko eta sozialaren garapenean laguntzeko helburuarekin, horretarako berrikuntza teknologikoa erabiliz eta sustatuz, ikerketa nazioarteko
esparruan garatzearen eta zabaltzearen bidez.
Itun estrategiko hori Inasmet, Labein eta Robotiker taldeen ekimena izan zen. Haien apustua zen ahaleginak batzea, talde handiagoa izan eta Tecnaliari aukera emateko merkatuan lehiakortasun-maila gorenak lortzeko. Helburuak hauek ziren:
- Lehiatzeko masa kritikoa
- Espezializazioa merkatuan eta teknologian
- Bikaintasun teknologikoa
- Proiektu integratuak eta diziplina anitzekoak
- Bezeroari balioa ematea, haien enpresa-emaitzetan eta gizartearen ongizatean islatzeko
Ekimen hura erakargarria izan zen, halaber, inguruko beste teknologia-zentro batzuentzat, eta pixkanaka
kide berriak bildu ziren Korporaziora.
Gaur egun, Azti, Neiker eta Tecnalia Research & Innovation teknologia-zentroek osatzen dute.

Korporazioari buruzko datu batzuk:
- 25 patenteeskatuak 2010an
- 51 OTEB
- 4.700 bezero
- 1.819 langile
- 153,1 milioi euro diru sarrerak












