Salmentak indartzen dituzten konponbideak

 

Elikagaien industria gero eta dibertsifikatuago dagoenez, produkzio-premia bereziak dakartza sektore eta produktu bakoitzerako. Kontsumo-joerak nabarmen aldatzen ari diren honetan, merkaturatzen diren produktuek hobetzeko aukera izan behar dute kontserbazioari, ekoizpen-kostuari edo kontsumitzailearen onespen-mailari dagokionez.

 

AZTI-Tecnalian balio erantsi handia duten zerbitzu teknologikoak eskaintzen ditugu, eta enpresaren salmenten bizitasuna mantentzen duten produktuak garatzeko eta hobetzeko soluzio ugari ematen dizkiegu enpresei.

 

  • Berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren inguruko proiektuek berekin dakarte hainbat garapen eta inplementaziorekin zerikusia duten ikerketak eta jarduerak egitea, ikerketan sortutako jakintzaren ondorio.
  • Berrikuntza-planak: zaintza teknologikoari eta merkatuari buruzko ikasketak, legedia eta patentagarritasuna.
  • Produktu berrien kontzeptuaren garapena
  • Produktu berrien bideragarritasun-analisia, maila teknikoan, ekonomikoan eta komertzialean.
  • Osagaien formulazioa eta/edo aldaketa.
  • Prototipoen garapena (sukaldaritza esperimentala), laborategian eta instalazio pilotuetan
  • Balio-bizitzaren azterketak
  • Ikerketa sentsorialen eta merkatu-proben bitarteko balioztapena
  • Nutrizio-ezaugarriak aztertzea
  • Azpiproduktuak berrerabiltzea eta produktu ekologikoak garatzea
Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!