DNA-sekuentziazioan eta -analisian duen esperientziari esker, AZTI-Tecnaliak konponbide errazak eskaintzen dizkie orain arte konponbide errazik ez zuten arazo konplexuei.

 

Elikagaietako espezieen identifikazio genetikorako zerbitzuari esker, arrantza-produktuak genetikoki identifika ditzakegu (tunidoak, legatza, bakailaoa, antxoak) edo laranja-zukuetan mandarina sartu den atzeman dezakegu.

 

Bestalde, AZTI-Tecnaliak elikagaien sektoreko enpresei laguntzen die etorkizuneko erronkei aurre egiten. Horretarako, enpresek molekulak detektatzeko metodologia berritzaileak ezarri beharko dituzte, trazabilitate-sistemak finkatzeko.

 

Enpresen eskura jartzen ditugu hainbat identifikazio-sistema, bezero bakoitzaren neurrira:

  • Espezieak identifikatzea
  • Jatorri geografikoa identifikatzea
  • Nahasketetako osagaiak zenbatzea


Espezieak identifikatzea

Elikagaien sektoreko enpresek aurre egin behar dieten helburuetako bat, elikagaien segurtasunari dagokionez, produktuaren jatorria ezagutzea da: produktu bat egitean erabili diren animalia- edo landare-espezieak identifikatzea funtsezkoa da. Horretarako teknika analitikoak erabiltzen dira, eta horiei esker elikagai bat egitean zer jatorritako animalia edo landareak erabili diren jakin daiteke (trazabilitatea).

 

Hala ere, proteinen analisian oinarritzen diren teknikak oso mugatuak dira aspektu horretan, eta, ondorioz, DNAren teknologia da aukera onena. DNA- molekula oso egonkorra denez, asko prozesatutako produktuetan ere analiza daiteke.


AZTI-Tecnaliak DNA-sekuentziazioan eta -analisian duen esperientziari esker, orain arte zuzenean konpondu ezin ziren arazo konplexuei konponbide errazak eskaintzen dizkiegu. Esaterako, arrantza-produktuen identifikazio genetikoa (tunidoak, legatza, bakailaoa, antxoak...) edo laranja-zukuetan mandarina detektatzea.

 

Detekzio-sistemak bezeroaren neurrira garatzen ditugu

AZTI-Tecnalian badakigu bezero bakoitzak behar jakin batzuk dituela, eta bakoitzaren neurrira garatzen ditugu detekzio-sistemak, eskaera edozein delarik ere.

  • Detekzio-sistema definitzea eta diseinatzea
  • Espezieak identifikatzea
  • Jatorri geografikoa identifikatzea (jatorria egiaztatzea)
  • Nahasketetako osagaien kantitateak zehaztea
  • Kutsatzaile biotikoen molekulak identifikatzea (patogenoak, alergenoak)

 



Jatorri geografikoa identifikatzea (jatorria egiaztatzea)

Azken urteotan, Europako kontsumitzaileek elikagaien trazabilitatea ezagutzeko interes handia agertu dute, batez ere sukar aftosoaren edo oilaskoen krisiaren ondoren elikagaien segurtasunak sortu duen kezka dela eta. Trazabilitateak sorturiko kezka hori, ordea, ez da segurtasunera soilik mugatzen; elikagaien kalitatearekin erlazionaturiko beste alderdi batzuetara ere zabaltzen da.

 

Egoera horretan, lehengaiaren jatorria bereiztea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da kalitatearen kontrolean. Esneki eta haragikien kasuan, gehien preziatzen direnen ospea animalia-espezie edo -arraza jakin batzuetatik datozen lehengaien araberakoa da, eta normalean eskulangintzarekin oso lotua egoten da.

 

AZTI-Tecnalian produktuen jatorria egiaztatzeko eta baliozkotzeko sistema modernoenak eskaintzen dizkizugu. DNAren analisian oinarritzen diren teknikak erabiltzen ditugu eta horiei esker era askotako produktuen espezieak identifikatu ditzakegu (haragikiak, arrantza-produktuak, esnekiak eta frutak). Teknika horiek proteinak analizatzeko metodo immunologiko edo elektroforetikoak ordeztu dituzte, DNA-molekulen egonkortasunaren ondorioz. Arraza-jatorriaren analisiak egiaztatzea espezieak identifikatzea baino konplexuagoa da; baina DNAren analisian oinarritzen diren tekniken ahalmenari esker, animalia bizien eta landutako produktuen jatorri genetikoa egiaztatzen duten markagailu genetikoak lor ditzakegu.

Teknika horien abantaila nagusiak hauek dira:

  • Sendotasuna: produktu freskoetan, lehortuetan, gazietan, ketuetan, egosietan, eta abarretan aplika daitezke.
  • Zehaztasuna: bereizmen handia.
  • Espezie edo arraza berrietara erraz egokitzen dira.
  • Ikerketa genomikoan sortzen diren teknika berriak txertatzeko ahalmena.

 



Nahasketetako osagaiak zenbatzea

Elikagaietako zenbait osagairen kantitateak deklaratzera behartzen duten etiketatze-arauen ondorioz, elikagaietan ageri diren espezieak zenbatzeko aukera ematen duten teknikak garatu behar izan dira.

Identifikatzeko eta zenbatzeko teknika modernoekin lan egiten du AZTI-Tecnaliak, eta horiei esker kontsumitzaileen interesak iruzurretik babesten jakin du. Gainera, etiketatze-arauak betetzen direla egiaztatzen du eta transakzio komertzialak egiaztatzea errazten du.

Erabiltzen ditugun aplikazioen artean dago denbora errealeko PCRa, eta teknologia honek erabilera ugari ditu elikagaien alorrean:


Patogenoen presentzia/gabezia antzematea; adibidez, Salmonella.

  • Osagaiak (adibidez, laranja-zukuan mandarina atzematea).
  • Alergenoak (adibidez, Anisakisa arrantza-produktuetan).
  • Plasmidoak (gene toxikoa, antibiotikoekiko erresistentzia)
  • Gene zehatza (gene transgeniko bat atzematea)
  • Kalitate-kontrolak (legamiak...)

•    Zenbaketa absolutua

  • Kopia-kopurua kalkulatzea
  • Kurba estandar batean tartekatzea (GAOak, osagaiak, patogenoak).
  • Nahasketak atzematea eta zenbatzea: esaterako, tunidoen kontserbetan (moja vs. yellowfin)


•    Zenbaketa erlatiboa (gene-adierazpena):

  • Elikagaien osagai-nahasketak zenbatzerakoan, ahaleginak Real Time PCR teknologian egiten ari dira. Horretarako, zunda fluoreszenteak atzemateko sistemak erabiltzen dira, bereizmen handiko tresna optikoen bidez. Teknologia horrek aukera ematen du osagaiaren markagailu zehatz gisa erabiltzen den DNA-atalaren anplifikazioa denbora errealean aztertzeko, eta beraz, osagai horrek elikagai batean duen presentzia zenbatu daiteke.

 



Argitalpenak

IDENTIFICACIÓN DE ESPECIES PESQUERAS:
DETECCIÓN DE MANDARINA EN MATRICES ALIMENTARIAS

 



Komunikazioak kongresuetan

IDENTIFICACIÓN DE ESPECIES PESQUERAS:
  • Zarraonaindia I., Pardo MA., Iriondo M., Manzano C. and Estonba A. Genetic structure of anchovy stocks in the Bay of Biscay using microsatellites, and SNPs disocvery. XXXI Conference of the International Society for Animal Genetics 20-24 July 2008 RAI Conference Center, Amsterdam, The Netherlands (comunicación escrita)
  • Itziar López, Mª Jose Sierra, Natalia Gutierrez and Miguel Angel Pardo. Authentication of the commercial denomination light tuna by real time PCR WEFTA200819 septiembre 2008 Firenze, Italy (comunicación oral)
  • M. A. Pardo (2008) SEAFOODplus VALID Project: Validation your Traceability System. Fish-Bol European Working Group meeting, Palermo, Italy 24th 25th April 2008. (comunicación oral)
  • M. A. Pardo (2008) El ADN como herramienta para trazar y autentificar los productos pesqueros. Jornadas Técnicas EXPOMAR 2008. Burela (Lugo) 9 mayo, 2008 (comunicación oral)
  • M. A. Pardo (2008) Innovación en la Autenticidad y Trazabilidad para el sector pesquero. Jornada sobre trazabilidad en los productos de la pesca y acuicultura. Organizado por la Secretaria General de Pesca Marítima del MAPA. Madrid, 1 febrero 2008 (comunicación oral)
  • Zarraonaindia I; Pardo M A; Iriondo M , Estonba. Caracterización y estructura genética de la anchoa europea (Engraulis encrasicolus) mediante marcadores microsatélites SEG 2007 León, 19-21 septiembre 2007 (comunicación escrita)
  • Pardo. M A Validation tools for fish species identification 4th Seafood plus conference. Bilbao, 4-6 junio, 2007 (comunicación oral)
  • M. A. Pardo, I. Zarraonaindia, F. Rendo, M. Iriondo, A. Estonba. Authentication of the European anchovy from the Biscay Bay: An approach based on the use of molecular techniques. Second Joint Trans-Atlantic Fisheries Technology Conference- TAFT 2006 51th AFTC and 36th WEFTA meeting. October 29th- November 1st 2006, Québec City, Québec, Canada (comunicación oral)
  • M. A. Pardo. Plasmidic standards to validate fish species identification methodologies based on the DNA technology. Second Joint Trans-Atlantic Fisheries Technology Conference- TAFT 2006 51th AFTC and 36th WEFTA meeting October 29th- November 1st 2006, Québec City, Québec, Canada (comunicación escrita)
  • M. A. Pardo, Methods to authenticate seafood products. Identification of fish species. 2nd Open SEAFOODplus Conference. 2005 Granville, France. (comunicación oral)
  • M. A. Pardo, Validación de la especie como dato a trazar en productos de origen pesquero. Advanced course on traceability of fish and fish product: Technologies and management systems. CIHEAM. 19 Octubre 2005 Zaragoza. (comunicación oral)
  • Pardo M. A. Identification of commercial gadoid species by PCR-RFLP. 34th WEFTA Annual Meeting. Lubeck, Alemania 12-15 septiembre 2004 (comunicación oral)
  • Pardo M. A. Relative quantitative TaqManTM real time polymerase chain reaction system for the identification and quantification of the most valuable canned tuna fish species 34th WEFTA Annual Meeting. Lubeck, Alemania 12-15 septiembre 2004 (comunicación oral)
  • Chapela Garrido M.J., Sotelo C.G., Pérez-Martín R.I., Pardo M.A., Pérez-Villarreal B., Gilardi P. New issues about an old store: authentication of tuna cans (Comunicación oral). WEFTA Conference 2004. 12-15 de Septiembre 2004. Lübeck (Alemania).
  • Pardo M. A.; Alfaro B.; Pérez-Villareal B.; Sotelo C.; Pérez-Martin R.; Chapela M., J.; Rey M.; Gilardi P.; Riese H., H. (2003). Development of a quick diagnostic kit for the identification of tuna and gadoid species in seafood products using DNA based techniques. TAFT-Trans Atlantic Fisheries Technology Conference. Reykjavik, 10-14 junio (comunicación escrita)
  • Pardo, M. A, Pérez-Villareal, B. (2003) Application of Nested-Primer-PCR to the Authentication of Commercial Canned Tuna. 7h International Symposium on Food Authenticity and Safety. Nantes, 15-17 octubre (comunicación escrita)
DETECCIÓN DE MANDARINA EN MATRICES ALIMENTARIAS:
  • I. Lopez, M. J. Sierra, N. Gutierrez and M. A. Pardo (2008) DNA Tests for detecting the adulteration of orange juice with mandarin Analytical methods for authenticating food, 4th annual conference of the TRACE project) Torremolinos 24-25 Abril, 2008 (comunicación escrita)
  • M A Pardo Avances en la detección y cuantificación de mandarina mediante el análisis del ADN Seminario Calidad e Innovación en el Sector de Zumos y Néctares Madrid 7 noviembre 2007 (comunicación oral)
  • M. A. Pardo, A novel Real Time PCR methodology to quantify and identify mandarin in commercial orange juices. Eurofins Juice Technical Seminar- October 19, 2006-Barcelona (comunicación oral)
  • M. A. Pardo, El ADN como herramienta para la detección de fraude por adición de mandarina en zumos de naranja CALIDAD Y AUTENTICIDAD EN EL SECTOR ESPAÑOL DE ZUMOS Y NÉCTARES 2ª JORNADA TECNICA Madrid, 2 de noviembre de 2006 Hotel Eurobuilding – Madrid (comunicación oral
  • M. A. Pardo, First issues in the development of a Real Time PCR system to identify mandarin (Citrus reticulata) in orange juice. EQCS Workshop 2006, Darmstadt (Alemania) (comunicación oral)
  • I. López, M. A. Pardo, First issues in the development of a Real Time PCR system to identify mandarin (Citrus reticulata) in orange juice.EUROFINS 2005 Octubre, Nantes (Francia) (comunicación escrita)

 



Ikerketa-proiektuak

IDENTIFICACIÓN DE ESPECIES PESQUERAS:
  • Desarrollo de un sistema genético de identificación del origen geográfico del atún blanco (Thunnus alalunga) bajo la marca comercial de Bonito del Norte (Gobierno Vasco)
  • Développement de techniques moléculaires basées sur la technologie de l’ADN pour identifier et quantifier la présence d’ingrédients dans le surimi (OFIMER)
  • Desarrollo de sondas fluorescentes para detectar fraudes por mezclas de especies de túnidos en conservas de pescado (SAIOTEK)
  • Desarrollo de sondas fluorescentes para la correcta identificación de la anchoa Europea en productos procesados (Plan Nacional-INIA)
  • Health promoting, safe seafood of high quality in a consumer driven fork-to-farm concept – SEAFOODPLUS (VI Programa Europeo Marco)
  • Food safety and quality monitoring with microsystems – GOODFOOD (VI Programa Europeo Marco)
  • Plásmidos como estándares para la validación de la metodología de identificación genética de especies pesqueras
  • Aplicación de técnicas genéticas para la identificación de especies pesqueras de interés comercial en la comunidad autónoma del País Vasco (Gobierno Vasco)
  • Desarrollo de un kit de diagnóstico rápido para la identificación de especies de túnidos y gádidos en productos pesqueros frescos y procesados mediante técnicas de análisis de ADN (Plan Nacional)
DETECCIÓN DE MANDARINA EN MATRICES ALIMENTARIAS:
  • Desarrollo de nuevas técnicas moleculares basadas en sondas fluorescentes para identificar la adulteración en zumos comerciales de naranja (Plan Nacional-INIA)
Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!