Produktua eta balio erantsia egiaztatzea
| Informazio gehigarria |
|---|
| Artikuluen aurkibidea |
| Espezieak identifikatzea |
| Jatorri geografikoa identifikatzea (jatorria egiaztatzea) |
| Nahasketetako osagaiak zenbatzea |
| Argitalpenak |
| Komunikazioak kongresuetan |
| Ikerketa-proiektuak |
| Orri guztiak |
DNA-sekuentziazioan eta -analisian duen esperientziari esker, AZTI-Tecnaliak konponbide errazak eskaintzen dizkie orain arte konponbide errazik ez zuten arazo konplexuei.
Elikagaietako espezieen identifikazio genetikorako zerbitzuari esker, arrantza-produktuak genetikoki identifika ditzakegu (tunidoak, legatza, bakailaoa, antxoak) edo laranja-zukuetan mandarina sartu den atzeman dezakegu.
Bestalde, AZTI-Tecnaliak elikagaien sektoreko enpresei laguntzen die etorkizuneko erronkei aurre egiten. Horretarako, enpresek molekulak detektatzeko metodologia berritzaileak ezarri beharko dituzte, trazabilitate-sistemak finkatzeko.
Enpresen eskura jartzen ditugu hainbat identifikazio-sistema, bezero bakoitzaren neurrira:
- Espezieak identifikatzea
- Jatorri geografikoa identifikatzea
- Nahasketetako osagaiak zenbatzea



