Onura sozial eta laboralak

Onura sozial eta laboralak

Pertsonak funtsezkoak dira AZTI bezalako ezagutza-erakunde batean. Uste dugu gure lantaldea berezia dela, eta horregatik sustatzen ditu gure enpresak gure inguruko beste erakunde batzuen baldintzak nabarmen hobetzen dituzten lana eta familia uztartzeko politikak. Hauek dira, besteak beste, neurri aipagarrietako batzuk:

1. Urtean 1.670 ordu ditugu lanaldi malgu batean banatuta.

      Udan, lanaldi jarraitua egiten dugu, eta ostiraletan, 7 orduko lanaldi jarraitua.

2. Baimen luzeagoak ditugu; esaterako, gaixotasunagatiko edo istripuagatiko aldi baterako ezintasunaren kasuan (soldataren % 100 18 hilabete arte) eta ohiko bizilekuz aldatzean (bi egun natural).

      Urtean egun bat dugu norberaren aukerako egun gisa hartzeko.

3. Amek eta adopzio-egoeran daudenek 21 asteko baja dugu.

      Aurrerakinak eska ditzakegu, eta deskontu kolektiboak eduki bidaietan, telefonian, bankuetan, osasun-arreta pribatuan…

4. Lanaldia murrizteko eskubidea dugu adin txikikoak edo desgaituak zaintzeko (14 urte egin arte).

5. Kontratuaren hiru urte bakoitzeko antzinatasun-plus bat jasotzen dugu.

Eta beste abantaila asko, AZTIren parte izatearen aldeko apustua egiten baduzu eduki ditzakezunak.

Txertatu CVa