Nazioarteko erreferentzia taldea

Nazioartean erreferentzia den talde bat

Honoris causa doktore izendapen bat Britainia Handiko Hull-go Unibertsitatearen eskutik; argitalpen zientifiko ospetsuenetan parte hartzeko gonbita; Europako batzorde zientifiko garrantzitsuenetako batzuetan parte hartzea edo baita batzordeok zuzentzea ere, edo munduko hamar institutu onenen artean kokatzea AZTI, ekoizpen zientifikoaren kalitatearen indizean. Gure ikertzaile-taldea nazioartean erreferente egiten duten adibide batzuk baino ez dira horiek.

Xabier Irigoien AZTIn arituko da
Xabier Irigoien AZTIn arituko da I+G+Bko zuzendari-lanetan. 1994az geroztik, Itsas Zientzien Institutuan lan egin du (CSIC, Bartzelona), Plymouth Marine Laboratory-n eta Southampton Oceanography Center-en (NERC), eta, 2002tik 2011ra arte, AZTIn aritu zen Biologia Ozeanografiko eta Itsas Baliabideen alorreko arduradun-lanetan. 2011n, KAUST Unibertsitateak (King Abdullah University for Science and Technology) kontratatu zuen Itsaso Gorriko Ikerketa Zentroko zuzendari-lanetarako, Saudi Arabian. Journal Plankton Research aldizkariko argitalpen-kontseiluko eta Scientific Data batzordeko kidea da Xabier, eta Biología Marinako eta Frontiers in Marine Ecologyko editore elkartua.

 

hilario
Hilario Murua izendatu dute IOTCren Komite Zientifikoko lehendakari AZTIko ikertzaileek nazioarteko aintzatespena jaso dute berriz ere, Indiako IOTC Ozeanoko Tunidoen Batzordearen Komite Zientifikoko lehendakari izendatu baitute Hilario Murua. Izendapen horrekin, AZTIk beste urrats bat egin du aurrera tunidoen ikerketan munduko erreferente gisa duen lekuan. Hilariok Tsutomu “Tom” Nishida japoniarra ordezkatuko du karguan, eta IOTCren zientziari buruzko aholkularitza-organoaren burua izango da. Batzorde horrek Indiako Ozeanoko atunen arrantza-tokiak kudeatzen ditu. IOTCko kide diren herrialdeetako zientzialariek osatzen dute Komite Zientifikoa, eta tunidoen eta antzeko espezieen populazioen egoerari buruzko aholkularitza ematen dio erakundeari, bai eta arrantza-toki bakoitzak populazio horietan duen eraginari buruzkoa ere.

 

Ezagutu gure langileak Txertatu CVa