Prentsa-Gunea
Nabarmenak
AZTI-Tecnaliak burutu duen JUVENA 2011 kanpainaren arabera, 2012. urterako antxoaren stockari eusteko adina erreklutamendu lortu da
Donostia-San Sebastián, abenduaren 1a.- Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren Itsasoko idazkari nagusi Alicia Villauriz andrea, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Elikadura Industrietako sailburuorde Jon Azkue jauna eta AZTI-Tecnaliako zuzendari nagusi Rogelio Pozo jauna Donostian izan dira gaur eta Juvena 2011 kanpaina zientifikoaren emaitzak aurkeztu dituzte; Bizkaiko Golkoan antxoa gazteen ugaritasuna kalkulatzea da kanpaina horren helburu nagusia. Kanpainaren emaitzen arabera, 2011ko irailean 205.000 tona inguru antxoa izan dira itsasoan, udaberrian jaiotakoak denak ere. Emaitza horiei jarraiki, 2012ko antxoaren kostera edo arrantzaldiari begira, datu horiek positiboak dira; izan ere, uztailaren 1etik indarrean dagoen antxoaren TAC edo Urteko Harrapaketa Tasari (29.700 tona) eustea ahalbidetuko diote EBri. Biomasaren emaitzei erreparatuta, negu honetan aurreko urteetakoaren antzeko biziraupen-maila gertatzen bada, 2012an biomasa ugaltzailearen stocka Arreta Biomasaren maila (ICES/CIEM Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak 33.000 tonako muga ezarri zuen) baino handiagoa izateko aukera oso handia dago. Juvena 2011 kanpaina zientifikoa irailean burutu zen Itsasoko Idazkaritza Nagusiaren Emma Bardan itsasontzian eta Itsas Lagunak inguraketa-ontzian. AZTI-Tecnaliako zientzialariek antxoa gazteen ugaritasuna kalkulatu dute arrantzaren eta kanpaina akustikoaren bitartez; kanpaina akustikoa zera da itsasora ultrasoinuak igortzea, eta ultrasoinu horien erreboteari esker, aztertzen ari den eremuan zenbat antxoa dauden zehazki kalkula daiteke. Kanpaina horretan, Bizkaiko Golkoaren barruan antxoa gazteen banaketa-eremu oso zabala aurkitu dute, iazkoaren oso antzekoa eta aurreko urteetako kanpainetakoa baino askoz ere handiagoa. Juvena 2011 kanpainaren helburuak honako hauek izan dira: antxoa gazteen ugaritasuna eta banaketa espaziala zehaztea, antxoa gazteen egoera ikustea eta horien biziraupenean eragina izan dezaketen ingurumen-faktoreak aztertzea, betiere hurrengo urtean heldu izatera iritsiko den biomasa kantitatea -urte 1 edo gehiago duena-aurreikusteko asmoz. Eusko Jaurlaritzak, Itsasoko Idazkaritza Nagusiak eta Europar Batasunak finantzatzen dute Juvena kanpaina. Kanpainaren emaitzei esker, arrantza-agintariek gomendioak eman ditzakete antxoaren harrapaketa kopuruari buruz (TAC analitikoak). Antxoa gazteen kanpainaren osagarri, Bioman Kanpainan Bizkaiko Golkoan dagoen antxoaren biomasa ugaltzailea kalkulatzen da, tonatan. 1987. urtean hasi ziren azterketa hori egiten eta ICES/CIEM Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak antxoaren nazioarteko ebaluazioa egiteko funtsezko zutabeetako bat da. Antxoaren kanpaina 2011. urteanEuskadiko portuetan lehorreratu diren antxoa kopuruak 8.750 tona gainditu ditu, kiloko, bataz beste, 2,06 euro ordaindu da eta, guztira 18 milioi eurotik gorako dirusarrerak eman ditu. 2010.ean berriz -bost urte itxirik egon ondoren antxoa arrantza ireki zen urtea-, 4.700 tona baino gehiago lehorreratu ziren, bataz beste, 2,72 euro kiloko ordaindu ziren lonjan eta 13 milioi euro baino gehiagoko salmentak izan ziren.
|
AZTI-Tecnaliak animalien elikadurarako erabil litezkeen azpiproduktu begetalen ustiapena ikertzen diharduProduktu biodegradagarriek zabortegietan buka ez dezaten sortu da Clean Feed proiektua. Euskadin sortzen diren 25.000 tona produktu eta azpiproduktu begetalen hiru laurdenak baino gehiagok zabortegian amaitzen dute. Egoera hori arintzeko, AZTI-Tecnaliak EAEn sortzen diren hondakin begetalen karakterizazioa egiten dihardu, "sortze-inbentario" baten, laginketen eta laborategiko analisien bidez. Hori guztia pentsuetan erabiltzeko azpiproduktu begetalen egokitasuna neurtzeko. Elikagai-industriaren sektore hauek sortzen dituzte azpiproduktu begetalak: patata (% 29,6), ardoa (% 27,7), banaketa (% 16,6), sagardoa (% 13,8), ogia (% 11,3), barazkien eta fruten sektorea (% 0,8) eta kafea (% 0,1). AZTI-Tecnaliak sektore horien informazio-bilketa sakon bat egin du, hala nola azpiproduktuen kantitateak, ekoizpen-ezaugarriak eta horien egungo kudeaketa aztertu ditu. Laginketa-prozesuak eta laborategiko analisiakItsas eta elikagai-ikerketan aditua den zentro teknologikoak hiru laginketa-fase definitu ditu -udaberria, uda-udazkena eta negua-. Horrenbestez, urtaroko izatea kontuan hartuko da sektore bakoitzeko azpiproduktu begetalen tipologian. Halaber, laginketa-protokolo bat diseinatu du, eta sektore bakoitzeko enpresarik esanguratsuenak aukeratu ditu, lortzen diren laginak ahalik eta adierazgarrienak izan daitezen. Laginak prozesatu eta zentro teknologikoko laborategietara bidaltzen dira. Azpiproduktu horiek pentsuen formulazio kimikoan erabiltzeko aproposak diren edo ez aztertzeko, analisi-parametroak aukeratu dituzte. Izan ere, laginek animalien elikagaientzako araututako merkatuko nutrizio-baldintzak eta arauak bete behar dituzte. Laginketaren lehenengo faseko analisien emaitzek datu hauek -beste bi laginketa-faserekin berretsi behar dira- nabarmendu dituzte: hezetasun handia, % 80 baino handiagoa; proteina- eta gantz-balio txikiak, % 1en azpitik bi kasuetan; % 5 inguru azukre totalak; eta gutxi gorabehera % 1-2 zuntza. Izan nahi ez diren substantziei dagokienez, ez dute ohiz kanpoko baliorik aurkitu. Azterketa analitikoez gain, Clean Feed proiektuak azpiproduktu horientzako konponbide tekniko bat proposatu nahi du, eta eskala errealean esperientzia pilotu bat egin nahi du hori guztia baliozkotzeko eta fintzeko. Helburua da jarduera-plan eraginkor eta bideragarri bat garatzea, azpiproduktu begetal horiek maneiatzeko, tratatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, eta ondoren, animalien elikaduran aprobetxatzeko.
Zabortegietara iristen diren kantitateak murriztu behar diraGutxi gorabehera, merkaturatzen ez diren 25.000 tona fruta eta barazki, eta bestelako azpiproduktu begetalen hiru laurden zabortegietara botatzen da, eta hondakin gisa kudeatzen da. Frutak eta barazkiak merkatuko irizpideak (itxura txarra, forma ez erakargarriak, iraungitze-data hurbila eta abar) betetzen ez dituztelako baztertzen dira; azpiproduktuak, berriz, elikagai-industriaren produkzio-prozesuetatik eta eraldatze-prozesuetatik sortzen dira. Zabortegietara botatzen diren hondakin biodegradagarriak gutxitzean datza gaur egungo hondakinen politika. Europako Batasuneko direktibak eta EAEko Bigarren Ingurumen Esparru Planak, bestetik, 2012an zabortegietan bukatzen duten hondakin biodegradagarriak % 50 gutxitzeko asmoa adierazi dute. Halaber, 2011-2014rako EAEko Hirugarren Ingurumen Esparru Planaren zirriborroaren helburua da hondakin ez-arriskutsuen balorizazio-tasa % 5 areagotzea eta lehengaiak azpiproduktuekin eta hondakinekin ordezkatzea. Central Lechera Asturianak, AZTI-Tecnaliaren laguntzarekin, bere produktuen ingurumen-inpaktua murriztu du, karbono-aztarna kalkulatutaPAS 2050 arauari (nazioartean aintzatetsia) jarraiki egin da kalkulua, produktuaren "B2C" (Business to Consumer) bizi-zikloaren azterketa xehatua barne: lehengaiak eskuratzen direnetik hasi, gero, esnearen tratamendua, ontziratzea eta banaketa, erabilera edo kontsumoa, eta, azkenik, produktuaren bizitzaren amaiera. Central Lechera Asturianak murriztu egin nahi ditu ingurumen-inpaktuak, bere prozesuetatik haratago, hornidura-kate guztia sartuz, eta hori izan du abiapuntu ekimen honek. Karbono-aztarna neurtuta, berotegi-efektuko gasen emisioak kuantifikatu ahal izan dira, eta CO2e-terminotan zehaztu dira 2008an abiatutako jasangarritasun-planaren ondoriozko ingurumen-hobekuntzak. Horren adibide bat da mugikortasun-plan jasangarri bat martxan jartzea, banaketa- eta logistika-sistema hobetzeko neurriak dakartzana. Beste zenbait ekintzaz gainera, ekimen honek bultzatzen du trena erabiltzea merkantzien garraiorako, bioerregaiak erabiltzea ibilgailuetarako eta garraio-ibilbideak optimizatzea; hala, 3.228 tona CO2e gutxiago igorri ziren 2010ean. Halaber, klima-aldaketaren aurkako konpromisoa erakusten du emisioak murriztu izanak prozesuaren eraginkortasunaren bidez edo, pixkanaka-pixkanaka, energia alternatiborik garbienak erabiltzeak. Hala, instalazioetan jarritako kogenerazioko eta trigenerazioko sistemekin 2010ean sortutako energia primarioan egindako aurrezpenari esker, atmosferara 14.000 tona CO2e igortzea saihestu zen. Gaur egun, merkatu oso lehiakorra eta gero eta globalagoa da elikagaiena, eta irtenbideak bilatu behar ditu ekoizpen-kostuak murrizteko eta merkataritza-marjinari eusteko. Bestalde, kontsumitzaileek, industriak eta gizarteak, oro har, gero eta sentsibilizazio handiagoa dute jasangarritasunarekin lotutako alderdiekin, gero eta errespetu handiagoa dute ingurumenarekiko, eta eskatu egiten dituzte halako alderdiak; beraz, gero eta garrantzi handiagoa dute. Alde horretatik, karbono-aztarna neurtzeak aukera ematen du jasangarritasun-irizpideak sartzeko enpresaren estrategian eta CO2-emisioak murrizteko neurri zehatzagoak hartzeko. Central Lechera Asturianak Jasangarritasun Plan bat egin du, bost zutabekoa, eta horietako baten zati da apustu hori. Planaren helburua da erakundearen ekimen guztiak konpromiso horretara bideratzea eta oinarriak jartzea hazkunde ekonomikoa eta ingurumenaren zaintza bateragarri egiteko, produktibitatearen eraginkortasuna handituz, baliabide gutxiago kontsumituz eta hondakin gutxiago sortuz. Jasangarritasun Plana, maila guztietarakoCentral Lechera Asturianak ingurumen-inpaktuak murrizteko dituen ekintzetako bat besterik ez da karbono-aztarna kalkulatzea. Gainerako jarduerak dira, besteak beste, uraren kudeaketa eraginkorra (aztarna hidrikoa kalkulatuz, hau da, litro bat esne produzitzeko erabiltzen den ura), energia-kontsumoak optimizatzea edo merkaturatutako edo ekoizpen-prozesuan bertan sortutako ontzien hondakinak murriztea. • CO2e: karbono dioxido baliokidea, gas bakoitzak CO2arekin alderatuta duen berotze-ahalmena kontuan hartuta. Presentado “El libro del zumo”, realizado con la colaboración de AZTI-Tecnalia"El Libro del Zumo", una publicación realizada por la Asociación Española de Fabricantes de Zumos (Asozumos) y la Asociación Española de Autocontrol de Zumos y Néctares (AEAZN) y que ha contado con la colaboración del Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino (MARM), AZTI-Tecnalia, CNTA, Ecosur, Food for life Spain, JBTFoodTech y Tetra Pak, pretende ser la obra de referencia con la que dar a conocer al consumidor -a través de prescriptores- todo lo relativo a este producto desde su cultivo hasta su puesta en venta en los lineales de las tiendas donde pueden adquirirlo, pero pasando de forma rigurosa por la transformación y propiedades de esta categoría. Según Óscar Hernández, presidente de Asozumos y AEAZN, "nuestra intención, a través de esta obra, es poner de relieve las propiedades de un alimento natural y sano, muy adaptado a la demanda de los tiempos actuales. Además, a lo largo del documento, el lector podrá conocer cuáles son los principales aspectos agronómicos y de sostenibilidad del cultivo de una u otra fruta y qué valores nutricionales tiene el producto ya elaborado, en los que hacemos especial hincapié". Otros aspectos que se podrán encontrar son los temas relacionados con la composición, características y controles de seguridad, autenticidad y calidad de los zumos y néctares, así como sus propiedades nutricionales y saludables, ya que los zumos y néctares son la única categoría de producto alimentario que tiene un sistema propio de autocontrol que regula estos aspectos. En palabras de Hernández, "hemos elaborado un libro muy completo, riguroso y al mismo tiempo divulgativo, en un formato muy interesante para que resulte agradable a la lectura, que esperamos sea del agrado de todos y que se convierta en referencia a la hora de hablar o escribir sobre los zumos y los néctares". 1.500 ejemplares de "El libro del Zumo" serán distribuidos entre nutricionistas, médicos, medios de comunicación, Administración Pública, investigadores y operadores del sector. Además se ejercitarán otras vías informativas de modo on- line y a través de las redes sociales. AZTI-Tecnalia publica un programa para predecir el reclutamiento de pecesAZTI-Tecnalia acaba de publicar un programa gratuito (Recruitment Forecasting Software), de carácter científico, que permite predecir cuál será el reclutamiento* de peces partiendo de datos dispersos. El software se pone al servicio de otros institutos de investigación lo que se espera redunde en la reducción de tiempos de las investigaciones. Del mismo modo, este software puede utilizarse para predecir cuál será la respuesta de cualquier ecosistema donde, pese a que la relación causa efecto sea desconocida, pueda esperarse una relación entre un número de parámetros ambientales y la variable a predecir. La metodología consta de 4 pasos:
*Reclutamiento: Generación de individuos de una población nacidos una temporada de puesta dada, y que se incorporará a la pesquería una vez alcanzado un tamaño determinado. El término clase anual tiene el mismo significado. Cada generación presente en el stock es una clase anual, que se denomina de acuerdo a su edad o año de nacimiento. Por ejemplo, grupo 0 es la generación de individuos nacidos en el año. Grupo 1 será el conjunto de individuos de 1 año de edad y así sucesivamente hasta llegar a la clase de edad más vieja en la población. De la misma manera, la clase anual de 1987 se refiere al conjunto de ejemplares nacidos dicho año. |
- AZTI-Tecnaliak, Mugaritzek eta De Dietrichek beren sukalde esperimentala aurkeztu dute: gastronomiaren eta etxetresna elektrikoen diseinuaren joera berriak erakusten dituen gunea
- AZTI, FIAB, CENER, y CTIC-CITA organizan varias jornadas sobre la valorización de residuos en las pymes agroalimentarias
- AZTI-Tecnalia, eremu kardiobabestu izendatu duten Espainiako lehen zentro teknologikoa
- Pakea Bizkaia belaontziak, AZTI-Tecnaliaren laguntzarekin, Malaspina espedizioarentzako ur laginak biltzen lagundu du
Berriak











