Prentsa-Gunea
Acceso usuario
AZTI-Tecnaliak europako elikagaien tendentziak aurkeztuko ditu Alimentaria 2012anAZTI-Tecnalia, itsas eta elikadura ikerkuntzan espezializatutako zentro teknologikoa 'The Alimentaria Hub'-en egongo da, hain zuzen elikagaien industriarako berrikuntza, ezaguera eta joeren arteko interkonexiorako espazioan. Zentro teknologikoak Europan elikadura-joerei buruz egin duen ikerketa aurkeztuko du ("EATendencias-a... horizontea 2020 Europako elikadura-kontsumoa, zortzi joeratan" Asteartea, 2012ko Martxoaren 27an. 11.30 Sala 12.30-etara Agora Aretoan. Fira de Barcelona. Recinto Ferial Gran Vía - M2). Gainera, AZTI-Tecnalia elikaduraren arteko interakzioaren posibilitateak eta zirrarak esploratzen dituen ''E-Motional Food System', 2022 horizontearekiko elikadura-produktu kontzeptu berria aurkeztuko du. Proposatutako berrikuntza 7A1 standean aurkeztuko da eta www.emotionalfoodsystem.com webean ikus daiteke. Alimentaria barruan 'Abangoardia Bartzelonan', International Journal of Gastronomy and Food Science aldizkaria ere egongo da, Elsevier-ek eta AZTI-Tecnalia-k argitaratuta. Orain dela gutxi argitaratutako ekimen honek, bost kontinenteetako sukaldari eta zientzialarientzat komunikazio erreferentzia bat bihurtzeko asmoa du. |
Eusko Jaurlaritzak eta AZTI-Tecnaliak sektore-plan bat aurkeztu dute, EAEko ardogintza-sektorean berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko
(Guardia, 2012ko martxoaren 16a) Eusko Jaurlaritzak eta AZTI-Tecnaliak, itsas ikerketan eta elikagaien ikerketan espezializatutako zentro teknologikoak, EAEko ardogintza-sektorean berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko sektore-plana aurkeztu dute gaur. Programa horretan, ikerketa-zentroko espezialistek software bat garatu dute, ardandegiek bizi-zikloaren analisiaren bidez (BZA) karbono-aztarna erraz eta merke kalkulatzeko aukera izan dezaten, kalkulu hori, gainera, zehatza eta ziurtatzeko modukoa izanik. Sektore-plana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Zuzendaritzaren ekimen bat da. Gaur goizean eman dizkiete ezagutzera bai softwarea eta bai plana sektoreko profesionalei, Guardiako Taldearen egoitzan (Araba). Ekitaldi horretan izan dira Amaia Barrena -Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Elikaduren Industriako zuzendaria-, Francisco Olarreaga -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendaria- eta Eukene Gil -AZTI-Tecnaliako Elikagaiak Ikertzeko Unitateko Balioa Sortzeko zuzendaria- Produktuen ingurumen-inpaktua zein den jakiteko, inpaktu hori murrizteko eta ekodiseinuko neurriak ezartzeko tresna aurreratuenetako bat da bizi-zikloaren analisia (BZA). Neurri horiek enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten arren, orain arte mugatua izan da haien ezarpena, batez ere ETEen esparruan; izan ere, askotan, metodoa aplikatzeko behar den berariazko ezagutzaz gain, kostua ekartzen dute, eta dedikazio-denbora behar dute. AZTI-Tecnaliak diseinatutako eta garatutako softwareak oztopo horiek guztiak gainditzen ditu: doakoa da, eta ardogintzaren sektoreko enpresei aukera ematen die bizi-zikloaren analisia aplikatuz beren produktuen karbono-aztarna kalkulatzeko, bizkor eta edozein profesionalek kudeatzeko moduan. Produktu baten karbono-aztarna neurtzeak onurak dakarzkie enpresei, berotegi-efektuko gasen (BEG) iturri eta kausa nagusiak identifika baitaitezke. Informazio horretan oinarritzen dira emisio-murrizketen helburuak eraginkorrago definitzeko eta emisioak murrizteko politika eraginkorragoak finkatzeko, bai eta produkzio-katearen eraginkortasuna hobetzeko balio duten kostu-murrizketen aukerak identifikatzeko ere. Halaber, ingurumenarekiko sentikortasun handiagoa duen publikoari zuzendutako marketin-estrategiak diseinatzeko ere balio du. Karbono-aztarnaren murrizketak, azken finean, berekin dakar, gehienetan, kostuak ere murriztea eta lehiakortasuna hobetzea Ardogintzako euskal enpresek AZTI-Tecnaliaren webgunetik deskargatu ahal izango dute software hori (www.azti.es). Interesa duten profesionalek izena eman behar dute aplikazioa lortuko badute, eta, sei hilabeteren buruan, segimendu-inkesta bat bete behar dute, emaitzak ikusteko. Zentro teknologikoko adituek aztertuko dituzte datuak, eta upeltegiak berak egindako karbono-aztarnaren kalkuluaren baliozkotze bat emango dute. Berotze globala eragiten duten gasen emisioen murrizketaArdogintzaren sektorean berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko sektore-planak, softwareaz gain, baditu emisioak gutxiagotzeko eta produktuen ingurumen-komunikazioaren fidagarritasuna hobetzeko ekimen batzuk ere. Programa horretan parte hartu nahi duten ardogintzako enpresek www.azti.es webgunean eman dezakete izena. Izena ematen duten enpresei aholkularitza pertsonalizatua emango diete AZTI-Tecnaliako adituek datuak biltzeari eta haien produktuen karbono-aztarnaren kalkuluari buruz, eta berotegi-efektuko gasak murrizteko banakako plan bat ere egingo zaie. Bestalde, produktuen ingurumen-ziurtagiria lortzeko aholkularitza ere izan dezakete, eta, enpresaren irudia hobetzeko, komunikazioko eta marketineko trebakuntza jasoko dute. Kostua, neurri batean, diruz lagunduko du Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintzaren Sailak. Banan-banan egindako planen helburua da, halaber, ekoizpen-kostuak murriztea eta lehiakortasuna hobetzea. Gizarteak gero eta gehiago eskatzen ditu trazabilitatea eta ekoizpen ingurumenarekiko errespetuzkoa ziurtatuak dituzten elikagaiak. Sektore-planari esker, ardogintzan dabiltzan euskal enpresek, ekoizpen jasangarria bermatzen duten produktuekin, merkatuan besteetatik bereizteko aukera dute. AZTI-Tecnalia participa en un proyecto de rehabilitación de las rompientes de surf en la isla de TenerifeA través de una investigación científica sobre las características físicas de las olas relacionadas con la regularidad y calidad de las mismas para la práctica del surf, el efecto de los obstáculos sobre estas así como sobre la seguridad del surfista, se quieren plantear las intervenciones necesarias de cara a ampliar y potenciar el aprovechamiento de las zonas de surf del Puerto de la Cruz. El estudio durará aproximadamente seis meses, entre enero y junio del 2012: empezando con estudios previos cualitativos de la zona, la instalación de un sistema de video-monitorización Kostasystem situado en el Hotel Tenerife Playa, la recopilación de datos mediante este sistema durante tres meses así como de datos históricos de condiciones océano-meteorológicas, el análisis de los datos y, finalmente, la comunicación de las conclusiones a través de informes y seminarios. Este proyecto está financiado por el Consorcio de Rehabilitación del Puerto de la Cruz y cuenta con la colaboración de AZTI-Tecnalia. Como objetivos operativos del presente proyecto se destacan los siguientes:
Terminada esta fase de diagnosis se procederá a ejecutar el proyecto, interviniendo sobre las rocas y bajas salientes que dificultan el recorrido natural de la ola y que ponen en peligro al surfista. Se trata, por tanto, de un proyecto de vanguardia y de alto componente tecnológico que tiene como objetivo principal el incrementar las zonas en las que se practica el deporte del surf. Kostasystem, un sistema para conocer el comportamiento del marKostasystem es una tecnología innovadora en el marco de una gestión sostenible que utiliza las imágenes obtenidas a partir de cámaras de vídeo como una herramienta útil para la gestión del litoral. Es la técnica óptima para estudiar el comportamiento de sistemas costeros y analizar las inundaciones de paseos marítimos, configuración de playas y dunas.... El proyecto ofrece la tecnología que permite establecer las técnicas de medida mediante imágenes de vídeo, pudiendo así describir procesos físicos sobre un amplio rango de escalas espaciales (desde centímetros hasta varios kilómetros) y temporales (desde segundos hasta años). Angula zaharrez birpopulatu dute Oria ibaiaren arroa
Gaur egun espeziea desagertuta zegoen Oriako hiru puntutan, angulak, angula zaharrak eta aingirak askatu dituzte, eta, leku bakoitzean, formula desberdina erabili dute. Lehenengo saioa 2011ko ekainean egin zen: Orbeldin (Oriaren behe-ibilguan) goranzko migrazioan harrapatutako 2.410 angula zahar eta aingira Ursuaranera eraman ziren. Bigarren eta hirugarren saioetan, Oriako 14 arrantzaleren laguntza izan zen, urtarrilaren 24 gauean harrapatutako 6,4 kg eman baitzituzten. Angulen erdia Zegaman bota zen, zuzenean. Beste erdia, berriz, bi hilabetez gizendu da Mutrikuko akuikultura-eskolan, eta gaur askatu dute, Agauntza ibaian (Ataun). Ekitaldian izan dira Julian Unanue (Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta natura ingurumenaren zuzendaria), Iñaki Urrizalki, (URAko zuzendaria nagusia), Jokin Diaz (Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendaria) eta Lorenzo Motos (AZTI-Tecnaliako Itsas Ikerketako Unitateko zuzendaria). Zentro teknologikoko teknikariek, EKOLUR aholkularitza-enpresarekin batera, arrantza elektrikoa egingo dute aldian behin, hiru formulen bidez lortzen diren biziraupen-, ugaritasun-, hazkunde- eta dispertsio-tasak alderatzeko. Emaitzen arabera, zenbait neurri proposatuko dizkiote teknikariek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Uraren Euskal Agentziari (URA), espeziea berriro sartzeko epe luzeko programa bat diseinatzeko, eta, hala, espezieko ale-kopurua handitzeko eta espeziea Oriaren arro guztian mantentzeko. Birpopulatzeari buruzko azterketez gain, beste helburu batzuk ere baditu proiektuak. Lehenik eta behin, angularen Oriako estuarioko biomasa kalkulatzea eta gizakiak eragindako inpaktua aztertzea, eta proposamen bat egitea arrantza modu jasangarrian kudeatzeko. Bigarrenik, aztergai den eremuko zentral hidroelektrikoen ondoriozko hilkortasun-tasa ere kalkulatuko da, eta inpaktua murrizteko neurriak proposatuko dira. Azkenik, kalkulatuko da zenbait aingirak lortzen duten Oriatik irtetea eta Sargazoen itsasora (Ozeano Atlantikora) ugaltzera itzultzea. Gipuzkoako ibai horretako esperientzia eredu gisa erabiliko da Espainia iparraldeko arro guztietan espeziea kudeatzeko; izan ere, Oriaren antzeko ezaugarriak dituzte. Angulak askatzen parte hartu duten hiru erakundeetako ordezkariek eskerrak eman dizkiote Mutrikuko akuikultura-eskolari, han gizendu baitira bi hilabetez gaur askatutako angula zaharrak. Ale horiek angula-fasean harrapatu zituzten, urtarrilean, tokiko arrantzale batzuek. Proiektuaren arduradunek eskerrak eman dizkiete haiei ere, publikoki, ekimen honetan parte hartzeagatik. Interes zientifikoa eta arrantza-tradizio handiaIbai-aingira (Anguilla anguilla) espezie berezia da ikuspegi biologikotik, interes zientifiko handikoa, eta arrantza-tradizio handia dago haren banaketa-eremuan, Euskadi barne. Ia Europa osoan eta Afrikako iparraldean bizi da espezie hori. Gehienbat ur gezatan hazten da, eta Sargazoen itsasoan ugaltzen da. Azken hamarkadetan, aingiraren populazioek gainbehera handia jasan dute Europan, hainbat faktore direla medio: habitatak galtzea eta asaldatzea, kutsadura, ibaietan alde batetik bestera joateko oztopoak, gehiegizko arrantza, aldaketa ozeanografikoak, gaixotasunak eta bizkarroiak. Euskal Autonomia Erkidegoan ibai-aingira kudeatzeko planaEuskal Autonomia Erkidegoan ibai-aingira kudeatzeko plana 2010eko urrian onartu zuen Europako Batzordeak, eta Europako Kontseiluaren 1100/2007 Erregelamenduaren (2007ko irailekoa) ondorio da. Erregelamendu hark ibai-aingiraren populazioa berreskuratzeko neurriak arautzen zituen, bai eta segimendu- eta ikerketa-programak ere. Programak neurri zehatzak dakartza, bai eta segimendu-plan bat eta ikerketa-plan bat ere. Aingiraren hilkortasuna murriztea du helburu, eta, horretarako, hainbat neurri proposatzen ditu: arrantza murriztea, espeziea berriro sartzeko neurriak hartzea, habitatak eta ibaiaren konektagarritasuna hobetzea, harraparitzaren kontra egitea eta akuikulturarekin lotutako bestelako ekintza batzuk. Beste zenbait neurriren artean, muga hauek jarriko zaizkio angula-arrantzari: Lau urte dira debekatuta dagoela aingira arrantzatzea. AZTI-Tecnaliako analisi sentsorialeko adituek baieztatu dute EAEko sagardo ziurtatuek ezaugarri desberdinak dituztelaEusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin lankidetzan jardun dute AZTI-Tecnaliako ikertzaileek, sagardo naturalaren kalitate-adierazleak ikuspegi sentsorialetik nahiz fisiko eta kimikotik identifikatzeko. Espezialistek metodologia espezifiko bat garatu dute EAEko sagardo naturala dastatzeko. Metodologia horri esker, modu objektiboan aztertu eta konpara daitezke sagardoak, 17 ikuste-, dastamen- eta soinu-parametroren arabera. Dastatze-prozesuan sartzen dira sagardoa hausten denetik ahoko azken zaporerainoko ezaugarriak. Metodologia honekin eta sagardoan adituak diren dastatzaileen panel bat sortuz, AZTI-Tecnaliak ekoizleen eskuetan jartzen du sagardo naturalaren kalitatearen hobekuntzan jarraitzeko beharrezkoa den erreminta bat. Sagardoaren hobekuntza eta bereizketan lanen artean, 2011tik merkaturatzen da Eusko Labeldun sagardoa, eta Hazi Fundazioak kontrolatzen du haren ekoizpena eta merkaturatzea. Urte horretan bertan, AZTI-Tecnaliak Eusko Label etiketadun sagardoen ezaugarri bereziak identifikatzeko proiektu bati ekin zion, kontsumitzaileari iristen zaion sagardoa kalitate onenekoa dela ziurtatzeko. Dastatzaileek -dastatzen adituak diren AZTI-Tecnaliako kide trebatuak- Eusko Label etiketa duten EAEko sagardoak konparatu zituzten EAEn egiten den eta bereizgarri hori ez duten beste sagardo batzuekin. Azken horiek beste toki batzuetako sagarrekin egindako muztioa izan lezakete. Dastatzean parte hartu zutenek ikusi zuten Eusko Labela duten sagardoek gaitasun handiagoa dutela edalontzian haustean aparra eragiteko eta bizitasun aromatiko handiagoa nabarmentzen zaie, usaimen-ñabardura handiagoa baitute. Analisian, soinua ere hartu zen kontuan. Hala, egiaztatu zen Eusko Labeldun sagardoetan txinpartak soinu handiagoa ateratzen duela eta luzeagoa ematen duela desegiten. Azterketa horrek erakusten duenez, Hazi Fundazioak ziurtatutako sagardoek, EAEko sagardo naturalaren katalogoko aukera zabalagoa eskaini ez ezik, ezaugarri bereziak eta desberdinak dituzte. Halaber, etiketa lagungarria da kontsumitzaileak edari hori kalitate hobeko produktu gisa identifikatzeko. Analisi sentsorialerako laborategiaAnalisi sentsoriala oinarrizko tresna da elikagai-produktuen kalitatea kontrolatzeko eta elikagai berriak garatzeko, aukera ematen baitu zentzumenen bidez neurtzen diren sentsazioak objektibo bihurtzeko. AZTI-Tecnaliak analisi sentsorialerako laborategi osatu bat du, 2009tik, Elikagaiak Ikertzeko Unitatearen egoitzan (Derio, Bizkaia). Analisi-mota horren bidez, askotariko azterketak ebazteko informazio erabilgarria eskuratzen da; besteak beste, funtzio hauetarako egiten dira halako azterketak: jakiteko kontsumitzaileak gai ote diren produktu bat gauzatzean osagai batzuen ordez beste batzuk erabili direla bereizteko; onargarritasun sentsorialaren eta zaletasunaren berri izatea; ohiz kanpoko zaporeak eta usainak ikertzea; eta antzeko produktu lehiakideen arteko konparazioa egitea. |
- Jornada sobre el impacto del cambio climático en la seguridad alimentaria
- Europako Akuikultura Elkartearen urteko konferentzia Euskadin egingo da 2014an
- Elikagaien ekoizpen eta banaketa jasangarriagoa lortzeko Europako proiektu baten koordinatzailea da AZTI-Tecnalia
- Eusko Jaurlaritzak eta AZTI-tecnaliak tresna informatiko bat garatu dute, Arabar Errioxako upeltegietan karbono-aztarna kalkulatzeko












