AZTI-Tecnalia

El Centro Tecnológico del Mar y los Alimentos

Imaginarnos el futuro cada día es un reto que nos apasiona y que nos motiva en nuestro quehacer díario: dar respuesta a la innovación y el desarrollo que demandan los sectores marino y alimentario... ¡Juntos no tenemos límites!

Home Berriak

Nabarmenak

Bioman kanpaina zientifikoan ikusi dute antxoaren biomasak nabarmen egin duela gora, eta 138.000 tonara iritsi dela Bizkaiko golkoan

 

(Ekainaren 22an aurkeztu zituzten Bilbon Bioman 2011 kanpaina zientifikoaren emaitzak, eguneroko arrautza-produkzioaren neurketan oinarrituak.Kalkulatu dutenez, nabarmen egin du gora antxoaren biomasaren behin-behineko zenbatespena: 138.000 tonakoa da, gutxi gorabehera, 2010eko kanpainakoa baino % 278 handiagoa, eta zuhurtziazko maila halako lau (33.000 tona da zuhurtziazko biomasa).

1987an Bioman kanpainak egiten hasi zirenetik neurtutako biomasa handiena da aurtengoa, eta bat dator 2010eko iraileko Juvena kanpainan egindako antxoa gazteen zenbatespenarekin; orduko datuek iradokitzen zuten espeziearen erreklutamendu handia gertatuko zela aurten.

Maiatzean egin da Bioman 2011 kanpaina zientifikoa: hainbat ikerketa eta laginketa egin dira populazioaren errute-eremu osoan, eta haiei esker zenbatetsi ahal izan da antxoaren biomasa Bizkaiko golkoan. Urtebeteko antxoa asko zegoelako egin du batez ere gora stockaren mailak.

Antxoaren egoeraren behin betiko zenbatespena eskura dagoen informazio guztia aztertutakoan lortuko da, hau da, biomasa zenbatesteko egindako kanpaina zientifiko guztien emaitzak aztertzean: AZTI-Tecnaliak egindako Bioman 2011 kanpaina eta Frantziako Ifremer Itsasoa Ustiatzeko Ikerketetarako Institutuak egindako kanpaina akustikoa, bai eta harrapaketei eta antxoen adinaren araberako banaketari egindako jarraipena ere.

Ekainaren 28tik aurrera emango da aditzera behin betiko zenbatespena

Ekainaren 24tik 28ra egin du antxoaren, sardinaren eta txitxarroaren stockak ebaluatzeko behin betiko analisia ICES/CIEM (Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseilua) erakundeko lantaldeak. 2012ko arrantza-kanpainan espezie horien onartutako harrapaketa-kopuruak (TAC) iradokitzeko balioko du ICES/CIEMen bukaerako txostenak; espezie horiek bereziki garrantzitsuak dira EAEko eta Espainiako flotentzat. Ifremerren kanpaina akustikoaren emaitzak kontuan hartzen ditu ICES/CIEMek, baina nazioarteko kontseiluak egingo duen azkeneko ebaluazioan funtsezko oinarri izango dira AZTI-Tecnaliak Bioman 2011 kanpainan lortutako datuak.

Bestalde, Bioman 2011 kanpainako emaitzek berretsi dute Juvena kanpaina baliagarria dela espezieak hurrengo urtean, antxoa gazteak populazio helduan sartzean, izango duen erreklutamendua iragartzeko. Iragarpen horri esker, lehenagotik egin ahal izango dira harrapaketa onargarriei buruzko gomendioak. Udazkenean egiten da Juvena kanpaina, eta teknika akustiko bidez kalkulatzen du antxoa gazteen populazioa.

Hala ere, ikertzaileek zehaztu nahi izan dute antxoa, berez, gorabehera handiko espeziea dela ugaritasunari dagokionez. Oso bizi-ziklo motza du, hiru urte inoiz gutxitan gainditzen duena, eta arrainkumeen hazkundean eta iraupenean eragin handia dute inguruneko faktoreek. Horrenbestez, populazioaren ugaritasuna belaunaldi berri bakoitzaren iraupen-ehunekoaren mendekoa da oso. Urtetik urtera ugaritasuna nola aldatzen den ikusteko eta baliabide horren kudeaketa errazteko, AZTI-Tecnaliak Bioman kanpaina egiten du udaberrian, eta Juvena, udazkenean.

Bioman 2011 kanpainako datuen PDF deskargatu

Prentsa aurrekoaren argazkiak

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!
 

AZTI-Tecnalia kanpaina ozeanografiko bat egiten ari da Belgica itsasontzi zientifikoan

Belgikako Gobernuaren Ekonomia Ministerioaren eta AZTI-Tecnaliaren arteko lankidetzaren esparruan, itsasoaren eta elikagaien azterketan aditu den zentro teknologiko horretako zenbait ikertzaile kanpaina bat egiten ari dira Belgican, ikerketa ozeanografikoan diharduen Belgikako itsas armadaren itsasontzian. Kanpainan, sorta anitzeko hiru ekozunda erabiltzen ari dira -itsas hondoek zer sakonera eta morfologia duten jakiteko erabiltzen den teknologia- Lekeitioko kostaldearen parean.

Europako Garapen Funtsaren Atlantikoko inguruko lankidetza transnazionaleko programak finantzatutako MESHAtlantic proiektuaren barruan AZTI-Tecnalia egiten ari den ekintzetako bat da kanpaina, eta lortutako informazioa Europa mailako habitat-mapak egiteko balioko du. Informazio falta nabarmena dago alor horretan, eta itsas hondoko habitaten kartografia izatea funtsezkoa da behar bezala ezartzeko Europako araudiak eta baliabideak kudeatzeko eta biodibertsitatea kontserbatzeko neurriak.

Erabilera askoko oinarrizko informazioa

Sakonera, soinuaren abiadura, itsas hondoa, ekozunda, batimetria, mugimendu-sentsorea, marea... Datuak biltzeko eta itsas hondoa zehatz-mehatz adierazteko prozesuetako adierak dira termino horiek guztiak.

Hondoek zer ezaugarri dituzten jakitea oinarrizko informazioa da habitaten banaketa ezagutu eta iragartzeko, bai eta itsas ekosistemak gizakiari eman diezazkiokeen ondare eta zerbitzuak ezagutu eta iragartzeko ere. Halaber, klima-aldaketak habitatetan eta gure kostaldeetako estuario eta hondartzetako prozesu geomorfologikoetan zer eragin izango duen ondorioztatzeko ere balio izango du informazioak. Gainera, indarrean dagoen araudiak itsas hondoen eta habitaten karakterizazio morfologikoa egitera behartzen du, babesteko eta kudeatzeko behar diren neurriak hartu ahal izateko.

Bestalde, hainbat erabiltzailek itsas topografia egitea eskatzen dute (ikerketa-zentroek, salbamenduko eta itsas segurtasuneko zerbitzuek, itsas aisialdikoek, itsas ikerketak egiteko edo azpiegiturak eraikitzeko proiektuak aurrera eramaten dituzten enpresek, eta abarrek).

Itzulpena: Basque Research

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!
 

Marearteko eremuaren biodibertsitatea erakutsiko dute AZTI-Tecnaliak eta Donostiako Aquariumak

  • Itsasbeheraren eta itsasgoraren arteko zatiko habitata deskribatzen du erakusketak

(Donostian, 2011ko ekainaren 15ean) "Mugan: lurraren, itsasoaren eta airearen artean" erakusketa antolatu dute AZTI-Tecnaliak (itsasoari eta elikadurari buruzko ikerketan espezializatutako zentroa) eta Donostiako Aquariumak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Irekiera-ekitaldian izan dira Germán Alonso -Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetza zuzendaria-, Lorenzo Motos -AZTI-Tecnaliako Itsas ikerketa saileko zuzendaria- eta Vicente Zaragüeta, Aquariumeko zuzendaria. Abendura arte egongo da ikusgai erakusketa Donostiako Aquariumean. Alex Iturrate donostiar argazkilariaren irudiek hurbildu egiten diote ikusleari euskal kostaldeko marea arteko eremuko -itsasbeheraren eta itsasgoraren arteko zatia- jarduera biologikoa eta biodibertsitatea, ezezaguna gehienontzat.

"Mugan" erakusketak -AZTI-Tecnaliaren dibulgazio-jarduerakoa- itsas ekosistema eta alor horretako adituen ikerketen emaitzak gizarteratzea du helburu. Erakusketa 100 metro karratuko areto batean dago, eta lau zati ditu: lehena, "marearteko eremua" deritzonaren eta mareen funtzionamenduaren deskribapena; bigarrena, organismoek ingurunera egokitzeko dituzten estrategiak; hirugarrena, marearteko eremuko biodibertsitatea; eta, laugarrena, ingurune horretaz errespetuz gozatzearen garrantzia.

"Mugan: lurraren, itsasoaren eta airearen artean" erakusketaren helburu nagusia da "eremu honen balio handia ezagutzera ematea eta martearteko inguruen erabilera begirunetsu bat sortzea. Azken finean, itsas-ekosistemetako kudeaketa eta espezie eta habitat naturalei buruzko europear zuzendaritzak konplitzeko dibulgatu eta hezitzea".

Neurri handiko eta atzetik argiztatutako argazkiek erakutsiko diete bisitariei marearteko eremuaren biodibertsitatea. Alex Iturrate gipuzkoar urpekari eta Tecnomar enpresako argazkilariak atera ditu argazkiak. Testuak, berriz, modu atsegin eta didaktikoan idatzi dituzte AZTI-Tecnaliako ikertzaileek. Horrez gain, bideoak ere badaude, irudi ikusgarriekin, AZTI-Tecnaliako adituen eta Asier Hilario geologoaren -Zumaiako biotopoko zientzia-koordinatzailea- lanari esker.

Aldatzen ari den ingurune batera egokitzen

Erakusketaren ibilbidea hasteko, marearteko eremua deskribatzen da: mareen joan-etorrien mendeko leku bat da, eta horrek aldaketa handiak dakarzkie ingurune horretako ingurumen-aldagaiei (argia, tenperatura, gazitasuna eta olatuak, besteak beste). Aldaketa horiek denbora gutxian gertatzen dira; hori dela eta, leku horretako baldintza fisikoak eta kimikoak askotarikoak dira, eta han bizi diren organismoek egokitu egin behar dute leku aldakor horretara. Izaki bizidunen estrategiak dira, hain zuzen, erakusketaren funtsezko elementuetako bat. Bizirauteko borrokak lau ardatz nagusi ditu: lehortzea saihestea, oxigeno faltari aurre egitea, eguzkiak zuzenean ez jotzen saiatzea eta harkaitzetara lotzea, olatuen oldarraldiei aurre egiteko.

Marearteko eremuaren ezaugarria da biodibertsitatea, eta argi islatzen da erakusketan. Irudiek, bideoek eta testuek inguru horretan bizi diren algen, ornogabeen eta arrainen aberastasuna erakusten dute. Itsas zaldiak, blenidoak, nudibrankioak, itsas izarrak, belakiak eta muxarrak ageri dira, besteak beste. Azkenik, ingurune horretaz errespetuz eta arduraz gozatzeko gakoak ematen dizkie erakusketak bisitariei. Udan izaten dute kalterik gehiena eremu horretan, jende asko ibiltzen baita; horregatik, berebiziko garrantzia du haren biodibertsitatea ezagutzeak, hori baita lehen pausoa errespetatzen ikasteko.

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!
 

AZTI-Tecnaliak Europako aditu onenak bildu ditu klima-aldaketak itsas ekosistemetan izango duen eragina aztertzeko

  • Donostian ari da egiten topaketa, ekainaren 14tik 17ra bitartean, eta klima-aldaketan adituak diren Europako 40 zientzialarik hartuko dute parte.
  • Egoera klimatikoek Bizkaiko Golkoko arrantza-espezie komertzialei nola eragin diezaieketen ari da aztertzen AZTI-Tecnalia.

(Pasaian, 2011ko ekainaren 14an). AZTI-Tecnaliak, itsas ikerketan eta elikagaien ikerketan espezializatutako zentro teknologikoak, Europako zientzialari garrantzitsuenak bildu ditu itsas ekosistemek klima-aldaketarengatik izango duten bilakaera aztertzeko. Europako Marine Ecosystem Evolution in a Changing Environment (MEECE) proiektuaren barruanantolatua da topaketa. Proiektu horretan, aurreikuspen-ereduak erabiltzen dira adierazle klimatikoek (azidifikazioa, argia, zirkulazioa eta tenperatura) eta gizakiak eragindakoek (arrantza, poluzioa, espezie inbaditzaileak eta eutrofizazioa) itsas ekosistemetan zer eragin duten aztertzeko. Ekainaren 14tik 17ra bitartean egingo da topaketa, Donostiako Miramar jauregian.

Europako Batasuneko Itsas Estrategiaren Esparru Direktiba (MSFD) aplikatzeko, ekosistemen ikuspegia aplikatu behar da giza jardueren kudeaketan. Zientzialarien eginkizuna da itsas ekosistemen sentikortasunak ikertzea eta ulertzea, eta ekosistema horiek klima-aldaketaren eta giza jardueraren zuzeneko eraginei nola erantzun aztertzea.

Itsas ekosistemek nola funtzionatzen duten eta giza jarduerek nola eragiten dieten eta nola aldatzen dituzten ulertzea da AZTI-Tecnalia zentro teknologikoaren helburuetako bat. Helburu horrekin, zentro teknologikoak ekosistema aztertzen, prozesuak ikertzen eta ereduak garatzen ditu, proposatzen dituen neurri zuzentzaileen aldaketak eta horren efektua simulatzeko.

Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak (Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapenerako Sailburuordetzak) diruz lagundutako proiektu hori 2008an jarri zen abian, eta bost urteko iraupena du. Epe horretan Bizkaiko Golkorako hidrodinamika-eredu akoplatu bat -elikagaiak-fitoplanktona-zooplanktona-detrituak (EPZD)- garatzea da asmoa. Eredu hori erabiliko da klima-aldaketako nazioarteko panelak (IPCC) proposatutako egoeretan, ustiatzen diren arrantza-espezieek etorkizunean izan ditzaketen aldaketak simulatzeko eta ebaluatzeko. Halaber, eredu operazional bat jarriko da abian hainbat kudeaketa-neurrik egoera klimatiko batzuetan zein besteetan izango dituzten ondorioak simulatzeko.

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!
 

Crean los primeros prototipos de alimentos con funciones inmuno-estimuladoras a partir de microalgas

  • Chocolates, salsas, sopas, barritas energéticas, preparados de pescado y snacks, serán los primeros prototipos de alimentos que incorporen polisacáridos obtenidos de las microalgas.
  • Logran optimizar el cultivo de las microalgas, utilizando medios de cultivo de bajo coste en sistemas de producción cerrados y reduciendo un 25% su tiempo de cultivo.
  • AZTI-Tecnalia está evaluando la capacidad inmunomoduladora de los extractos de microalgas en el modelo animal de pez cebra (Danio rerio). Los ensayos de efectividad se realizan analizando varios genes relacionados con el sistema inmune del animal.


Derio. 7 de junio de 2011. El proyecto Inmugal desarrollará este año los primeros prototipos de alimentos que incorporen compuestos obtenidos de algunas microalgas con funciones inmuno-estimuladoras beneficiosos para la salud.

El proyecto, que se inició en mayo de 2010, es una de las pocas investigaciones que en estos momentos se están realizando a nivel internacional, de aplicación de cultivos de microalgas para alimentación humana y acuicultura. El proyecto Inmugal está financiado por el Ministerio de Ciencia e Innovación (MICINN), a través del programa Profit de Centros Tecnológicos para la Investigación Aplicada y Programada de Proyectos de Desarrollo Experimental (PROFIT). Cuenta con un presupuesto de 1,5 M€ y una duración de dos años. Participan en el ainia centro tecnológico, que lidera el proyecto, así como AZTI - Tecnalia, Tecnalia Research & Innovation y el centro INBIOTEC, como socios del proyecto.

Tras el primer año de investigación, Inmugal ha presentado los primeros resultados obtenidos:

Según apunta Mercedes Villa-Carvajal, coordinadora del proyecto y especialista en bioproducción de ainia centro tecnológico, "una de las líneas de investigación que se ha trabajado ha sido seleccionar aquellas microalgas potenciales para su uso en el proyecto, así como desarrollar métodos para su cultivo y crecimiento".

Inmugal ha identificado dos géneros de microalgas, Chlorella y Spirulina, por su potencial de polisacáridos (azúcares) que pueden favorecer las reservas energéticas. Las pruebas se han realizado a través de cultivos celulares que ha permitido evaluar su potencia de efecto inmunoestimulante, confirmado después con pruebas en animales con embriones de pez-cebra (Danio rerio).

En este sentido, el centro tecnológico AZTI-Tecnalia está evaluando si, efectivamente, los extractos de microalgas tienen algún efecto en las funciones inmuno-estimuladoras del modelo animal pez cebra. Los ensayos de efectividad se realizan analizando varios genes relacionados con el sistema inmune del animal, lo que permitirá evaluar la seguridad y la efectividad de las microalgas que, posteriormente, podrá ser aplicado a las personas.

En paralelo, se están desarrollando procedimientos de extracción de los polisacáridos (azúcares) de las microalgas incluyendo técnicas como extracción supercrítica, extracción sólido-líquido con disolventes líquidos a presión ambiental y en condiciones presurizadas... A su vez, también se están desarrollando pruebas de microencapsulacion (con el objetivo de proteger todas sus propiedades) y de resistencia intestinal de los polisacáridos en el biodigestor de ainia centro tecnológico (un simulador artificial del proceso digestivo que está permitiendo averiguar cómo se comportan estos y otros compuestos en el organismo humano).

Mercedes Villa-Carvajal ha argumentado que: "una vez que estamos obteniendo resultados positivos en estas investigaciones, Inmugal va a comenzar a desarrollar los primeros prototipos de alimentos, en dos líneas de investigación básicas":

-En primer lugar, se van a realizar pruebas de incorporación de las microalgas y/o compuestos bioactivos derivados con potencial inmunológico en diferentes productos de alimentación humana, de cara a analizar su funcionalidad, características organolépticas y sensoriales o la vida útil microbiológica. Entre otros, se van a realizar pruebas de incorporación de los polisacáridos en chocolates, salsas, sopas, barritas energéticas, preparados de pescado y snacks, de cara al desarrollo de nuevos prototipos de alimentos.

-En segundo lugar, también se van a realizar pruebas de incorporación de las microalgas y/o compuestos bioactivos derivados en prototipos de piensos para acuicultura.

 

Cultivo de las microalgas:

Por otro lado, se ha avanzado en adecuar el cultivo de esas microalgas con nutrientes de bajo coste, procedentes de subproductos de la industria alimentaria como las melazas (concentrados ricos en hidratos de carbono procedentes de subproductos de la industria conservera, vínica, azucarera, hortofrutícola... entre otros).

Según apunta Mercedes Villa-Carvajal, "hemos logrando avances importantes, ya que se ha conseguido por un lado, cultivar microalgas en sistemas controlados a partir de medios de bajo coste y por otro, una reducción del 25% del tiempo de cultivo de la microalga, lo cual repercute a su vez, en una disminución de los costes productivos "

Las microalgas como valor nutritivo para las personas:

Se ha comprobado que ciertas microalgas son una fuente de sustancias con alto valor nutritivo como vitaminas, ácidos grasos o aminoácidos esenciales, que son complementos excepcionales para la alimentación y pueden aportar efectos beneficiosos para las personas. Esa es la razón por la que cada vez más se suscita el interés de su investigación y su aplicación se dirige al campo de la biotecnología aplicada a la alimentación.

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!
 
Artikulu gehiago...
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
Orria: 10 Guztira: 40